kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Errekarteko koadernoa / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2001

Oroitzapenak eta aitorkizunak entsegu kolektiboa bihurtua Mikel Asurmendi / Irunero, 2001-06

“Gure barrioa” eta “Nerabeen biluzia” liburuen ildoan dator Xabier Mendiguren Elizegiren “Errekarteko koadernoa”. Gogoetek betetzen dute, beste behin ere, idazle beasaindarraren liburu berria. Aurreko bietako lehenean fikzioaren eta errealitatearen artean gauzatu zituen bere kontakizunak —bigarrenean pasadizoak egiazkoak ziren—, eta oraingo honetan, modu kolektiboan biziriko gogoetak paratu ditu.

Galdutako aitonaren bila buruturiko bidai moduko bat da “Errekarteko koadernoa”. Egilea aitonaren bila doala, bere sustraien bila doa funtsean. Bidai literario honetan, haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan geldituriko irudi lausoak berritu ditu Mendiguren Elizegik. Familiako argazki zaharrak ditu bidailagun hartara.

Badira liburua ezaugarritzen duten hainbat hitz. Esate baterako, zalantza hitza. Egilea, hasierako bi ataletan zalantza-balantzaka dabil, burutu nahi duen bidaiaren xendra ezin aurkiturik nonbait. Oroitzapen liburua den hau, aitorkizun liburua bihurtzen da halaber. Beste hitz gakoa, nostalgia eta malenkonia da.

Nostalgia eta zalantza uxatu ahala, gogoeta indibidualak eta gogoeta kolektiboak tartekatzen ditu egileak. Literatura du hizpide Xabier Mendigurenek, baita hainbat pasartetan politika ere —edo ideologia hobeki esanda—. Horiek baina, betiere, nor gara?, nondik gatoz? edota nora goaz? bezalako galderak erantzun aldera.

Gure herri honen iraganean pertsona funtsezkoak aipatzen ditu, intelektualak batzuk, hala iraganeko Pio Baroja, Unamuno edo Azkue nola Jorge Oteiza gaurkoa. Gaurko hainbat literatur egile, bestalde, bertakoak eta kanpokoak. Intelektualismoa versus baserritarrismoa du auzitan ere bai. Etorkinak, elkartasuna, oroimena, oroimina, eta nolabaiteko autoanalisia burutzen du Mendigurenek. Ez du bere burua Woody Allen-en modura ikusten, hala ere. Derragun bada, “Nerabearen biluzian” bese gogoa ia-ia biluzteraino iritsi zela, eta oraingoan bere baitako urratze-entsegu kolektiboa burutu duela Xabierrek.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak