kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Castletown / Pako Aristi / Erein, 1996

Bihotz izoztuen herria Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1996-11-30

Poemak hartuta itzuli zaigu oraingoan Aristi, beste bi libururekin batera eta, itsasertzetik ezezik itsasotik egin du bidaia. 1995eko irailean prentsan agertutako albiste txiki bat hartu du oinarri. Albisteak zioenez, “Gran Sol deritzan itsasoan arrantzan ari ziren ehundaka untzi Castletown irlandar itsas-herrira bildu ziren, ekaitz zakarretik ihesi, babes bila. Han eman zituzten arrantzale haiek guztiek hiruzpalau egun, eguraldiak hobera egin arte”. Egun haietara, Castletown herrira hurbildu da Aristi liburu honekin eta bera hain inoiz izan ez bada ere, aitortzen duenez “neure baitan aurkitu ditut hango kaleak, tabernak, etxeak, plazak, sentimenduek zirriborratutako mapekin gertatzen den legez, Castletown barne egoera baten izena ere bai baina”.

Barne mapa sekretua da liburua, poemaz-poema egoera eta lekuak ezagutzera emango dizkiguna. Lehen poema atzean utzi ostean, berehala hasiko da irakurlea bera ere bidaikidea dela ohartzen eta idazkera dotorearekin eramango du Aristik Castletown-en barrena. Literatura idazten dabilen askok hizkuntzaren zirikatu behar gehiegizkoa dutela askotan entzun eta irakurri izan da. Hots, irakurlea hitz potoloekin liluratu eta idazle honek zein ondo idazten duen esatera behartu, finean, beste ekarririk ere ez baldin badu ere testuak, eta oinarrizko betebehar literarioak asetzen ez baditu ere. Idazkera modu honen beste muturra kazetaritza dela ere entzuna da. Hau da, gauzak diren moduan esan, zehar bidaiarik gabe, zuzenean eta literatura idatzi gabe. Honela, egunkarietako testuetan, garbi ulertzen da esaten dena —hala ulertu beharko litzateke behintzat—. Ez da gehiegi pentsatu behar, beraz, bien arteko bideak emaitza ikusgarria eskainiko duela baieztatzeko. Literatura ona idatzi baina, esan beharrekoak nahikoa garbi esanaz eta, oro har, guztiek ulertzeko moduan. Literatura idazteko modurik zailena da, zalantzarik gabe, aipagai duguna baina, literatur emaitza ere, ez da dudarik dotorea dela benetan.

Idazkera hori antzeman diogu guk behintzat Aristiri azken liburu honetan. Gehienetan, ohiko hitzak erabiltzen ditu eta erraz ulertzen dira. Baina osatzen dituen poemek indar handia dute eta hor dago poemario honen meriturik handiena. Hots, erabilitako langaiekin lortu duen emaitza lortzean. Lau lerroko hiru poema txiki aipatzearren, “erlojuak baino lehenxeago / jotzen du goizero / langabezian gelditu nahi / ez lukeen oilarrak” (Entzule-kopuruaren aburuak), “ekatzu mesedez irrati aparatu bat / Gran Soleko itsas zabalean ere / Arrate irratia entzutea / ahalbidetuko didana” (Herrimina) eta “egizkiguzu bufandak / marihuanaren kearekin / serietatea nagusitzen denean / gure umorea babesteko” (Bufanda ehulea) ekarriko nituzke erakusleiho txiki honetara adibide gisa baina, egia esateko, hauek baino askoz hobeak ere badaude liburuko orrialdeetan zehar. Zalantzarik gabe, Castletown bisitatzeko aukera, liburudendetan saltzen den gauzarik interesgarrienetakoa dugu euskaldunok.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak