« Ekologiaren logika | Lost generation »
Zaarrak berrituz / Bartolo Aierbe / Sendoa, 1996
Egiazko eskualdunak berrituz Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1996-11-23
Berehala sinatuko genuke laurogeita hamar urtera iritsiko garela ziurtatzen duen agiria. Guk behintzat bai. Goierriko Gaintza herrian jaio eta Donostiako Loiolan, Ubegi baserrian bizi den Bartolo Aierbek, adin horretara iristeaz gainera, Zaarrak berrituz liburua kaleratu du Sendoa argitaldariaren eskutik eta Gaintzako Udalaren laguntzarekin. Ez da makala euskaldun petoa den gizon honen meritua. Aierbe jaunak gurean gutxik ez bezala daki Euskal Herria zenbat eta nola aldatu den, ez baita alferrik izan aldaketen lekuko hainbeste urtetan zehar. Ia asteburuero EGUNKARIA irakurtzen duen aitona honen bigarren liburua da honakoa, aurrekoa duela zortzi urte Auspoan bertan kaleratu zuen Nere mundualdia -itzul dezala hori erdarara abildadea duenak!- izan baitzen. Ordukoan, Gaintzako Artxueta jaiotetxetik hasi eta bere lehen 80 urteak jaso zituen lan mamitsuan.
Oraingoan, berriz, garai bateko Euskal Herria hartu du gai nagusitzat. Euskal Herri zaharra. Aurreko lanean jarri gabeko asko zituela erabaki eta gogoan zituen gertakizunak bildu dizkigu lan entretenigarri honetan. Literatura aldetik ez du mugarririk hautsiko liburuak, ez du aportazio estetiko zein literario berririk ekarriko, baina gure nortasuna ezagutu eta gure arbasoen ohiturak bizirik mantentzeko bidean lekuko interesgarria da Aierberen lan hau, Auspoa Liburutegian argitaratzen diren beste hamaika libururen antzera. Aste honetan bertan Bartolori egunkari honetan irakurri diogunez, egungo kontuak oroitzeko zailtasunak izaten baditu ere, iraganekoekin ederki konpontzen da. “Batzuetan gaurko kontuak ahaztu egiten zaizkit, baina garai batekoak denak dauzkat oraindik ere gogoan”, dio Aierbek.
Garai bateko haiek bere euskaran idatziz, —euskara garbi eta gardena esan behar genuke, kutsadurarik gabea—, lehengo gizakiak, lanak, ohiturak, gertaerak, esaerak, bizimodua eta eguneroko jarduna bildu digu besteoi orriotan. Garai bateko gipuzkera erabiliz, umorea eta bizitasuna lortu ditu Bartolok liburuan. Hitzaurre gisa, semearen hitzak dakartza lanak: “Aitak Nere mundualdia liburua larogeitabi urterekin idazteak, nola ez?, arritu egin ginduan” esan ostean, orain, berriz, laurogeita hamar urterekin gauza bera egiteak ere ez dituela gutxiago harritu jartzen du agerian semeak. “Berriz ere idazten asi bear diat. Oraindik bazeuzkeat nik gauzak esateko”, izan omen ziren aitaren hitzak.
Egia esateko, asmatu du Bartolo Aierbek esan beharreko haiek idatzita. Eskertzeko moduko emaitza lortu du. Horrelako gehiago baleude, ziur Euskal Herria eta euskara bera ere euskaldunagoak izango liratekeela.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo