kritiken hemeroteka

7.001 kritika

Azken kritikak

« | »

Ipuin errotikoak / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2001

Ipuina haragi egin zenean Jon Kortazar / El País, 2001-07-02

Ipuingintzak ez omen du nobelak beste osperik, ipuingintza ez omen da nobela beste saltzen.

Irudi zaharra ere bada, ipuina nobelara igarotzeko zubia omen da, nahiz eta nobelagileak ipuinlari bihurtu eta aldrebesekorik ere ezagutu, ipuinlari bihurturiko nobelagileak, alegia.

Idazleek aspaldi markatu zituzten mugak: ipuina K.O.z irabazitako konbatea omen da, nobela puntuetara. Ipuina esprinterra da, nobela errodarorea, ipuinak muga estuak eta hurbilak maite ditu, koloniak gisa, nobelak usain kontuetan ez du ulertzen.

Hiru ipuin liburu desberdinak agertu dira, literaturaren loraldia ezagutu duen urte honetan. Literatura txikiek horixe omen dute: sorpresa, urte bat larri doa, eta hurrengoan, inork jakin gabe liburu pila agertzen da liburu-dendatan. Iaz poema liburu bi genituen data hauetarako, aurton zortzi bat omen dira. Eta hiru ipuin liburu.

Desberdinak oro

Orokortasuna maite dutenek esana omen da, hiru lau ildo nagusik agertu dituztela modernitatearen ezaugarri nagusiak: hark maite du joera erreaiista, beste honek errealismoa bai, baina zakarra, hirugarrenak Kafka du gogoan eta haren absurdua maite du, ipuin harrigarriak (Borges eta nire ahaide Cortazar) izan du bere bidea ongitrazaturik irudimenaren munduan… Eta segi.

Linazasorok “erro” tismoa eta erotismoa nahastu ditu bere Ipuin Errotikoak lanean, berdin egin zezakeen “zorotismoa”rekin. Literatura beltza eta itxia berea, absurduaren logikan eraikia, gogor eta gotor, ironia mikatzaren errainua. Elkarrizketaz osaturiko mundua mingotsa da eta mikatza haren agertzeko modua.

Jesus Etxezarragak Sugearen tristura eman du argitara, eta tristura nekosoa da hori, negar ezin duena, behintzat. Negarrik gabeko tristuran jite berezia geratzen da, haurtzaroan ezagututako euskal herri barik euskal estranjeriaren mundua papeleratzea.

Agertu bezain laster galdu direnen itzalak osaturiko ipuin bilduma dugu hau. Nori ez dio burura ekarriko Obabakoak, bere magia eta bere marjinatuen istorioekin? Harriduraren mundua da Etxezarragak hizkera zoragarri batez ekarri duena. Denboraz kanpo dagoela? Noiz izan da literaturaren denbora munduaren denbora? Hobe munduaren denboraz kanpo irakurtzea liburua.

Jimu Iturralderen ipuingintzak bere ezaugarriak ditu aspaldi: pertsonaien hizkera arrasto batek osatzen du ipuin bat, detaile edo giro batek. Eta Nora noa? azken honetan argumentuaren garapenak pisurik izan du, baina garrantzizkoagoak dira kontakizunaren beste joera batzuk ipuin ilunetan.

Azken kritikak

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Aiora Sampedro

Badena dena da
Patxi Zabaleta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Alex Uriarte

L.A.A.
Maixa Zugasti

Ibon Egaña

Duchampen inguma
Eric Dicharry

Javier Rojo

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak