kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bihotza golkoan / Martin Ugalde / Erein, 1990

Mantal urdinaren bihotza golkoan Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1996-07-20

Martin Ugalde ez genuela merezi bezala aintzat hartu eta injustoki baztertu samarturik zegoela gaztigatu zigun behin Anjel Lertxundik. Joxe Miel Barandiaranekin sentimenduarekiko begirunea zer zen ikasteko aukera izan genuen. Bi esaldiok lotu nahirik eta Martin Ugalderen lana erreskatatu beharrean aurkitzen garela adieraztearekin batera, idazle izateaz gain kazetari eta historiagile ere baden aldetik sentimenduak lekukotasunaz erredaktatzen irakatsi digula aitortu behar da, objetibotasunaren eta subjetibotasunaren arteko zubi zailean orekan ihardunez, harako Mantal urdina hartan bezalaxe, Bihotza golkoan (Erein, 1990) ipuin-bilduma honetan ere.

Bederatzi ipuinok irakurgai ulergarri eta atsegingarriak dira, hizkera doi baina literarioz, gertakari eguneroko baina poetikoz, ikuspegiak eta hizkuntza balantza berean haztatuz. Errealitateak bezala, hitzak bere pisua eta esanahia daramatza itxaropeneranzko bidaia batean, berun eguzkitsuaren baitan. Irakurketan zehar deskripzio barnebilduen kariaz detaile-matazek errealitatearen bestekaldea ehotzen dute, sinbolo-mailara iristeraino, arrosa kolorekoa ez den errealitatea inoiz ahazteke. Kontatutakoa berez gogorra izanagatik ere, idazkeran ez da aparteko bat-batekotasun zizkolatsurik nabari, dena baitago oihal baten ikutuan emana, tentsio eta irakurketa zoritu baten inarrosian. Sentimendua baita tenple eta giro, besteen bizitzak ulertu ahal izateko jarrera, munduan egoteko modua. Errealitatea sentimenduz deskribitu eta arakatu egiten du, Martin Ugalderen literatura bizitzan buzeatzea baita eta urpeko ganduaz lantzea, bizitzan gertatutakoa magiaren ardatzetik sustraietaraino lotzea.

Protagonistak herriko pertsonaia apal-arruntak izaten dira, Martin Ugalderen luma hiztunaren bidez biziki argazkituak eta haragituak, eta gaiak pertsonaia-mota hauei dagozkie: zahartzaroaren gora-beherak, herriko hipokresiak eta elkarrekiko herrak eta ezinikusiak, ametsak, bakardadea, gerra-pasadizoak…

Herrikoitasuna eta etxekoitasuna eskuz esku.

Egile beraren bi lanak erkatzerakoan, ordea, Mantal urdina-rekin geldituko nintzateke, errota-irin finagoa baita. Han antzeman genuen zer den mindura prosan, nola adieraz zitekeen hitz-lauz hitz horren esanahia (poesian Juan Mari Lekuonak irakatsi zigun bezala).

Martin Ugalderen ipuinok ahaztuak ezin izan. Martin Ugalderekin zordun gaude, bere lanak urrats zehatzak baitira.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak