kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Gabriel Aresti. Biografia / Angel Zelaieta / Susa, 2000

Gabriel Aresti Tomas Angel Gonzalez Zabalbeitia / Ostiela!, 2001-06

Idazle horrek, Angel Zelaietaren liburuan (Gabriel Aresti biografian) ikus dezakegunez orain dela zenbait urte ospe handia izan zuen bere ibilbide ezin esanguratsuagoan. Adimen handiko pertsona, langile amorratua, literatura arloan sari askoren irabazle, hitz egiten zuen kontzientziak bere iritzi ausarta beti ematen zuen bizitzaren aitzinean eta gatazkaren esparruan, herriaren nahia bere eginez.

Hunkituta eta motibatuta, sentikorra eta kontziente izanik, mintzaira argiz, nortasun zintzoaz, beti iniziatiba handiz, zorrotz eta burutsu, bidean zehar denon laguntzaile eta kolaboratzaile, gartsu eta gogotsu, bere ahaleginak eta abileziak, Euskal Herriaren aldera bildu zituen.

Euskaldun eta hezikaitz, denetarik irakurtzen zuen eta bere bizitza erabaki zuen herri honen alde ematea, berak erranda euskarari buruz: “Euskera aldean, armarik eztot artu egingo, egundo nire eskuetan, nire plumea nire izerdia, eskeintzen deutsat benetan”.

Distira egiten zuen, zintzotasun eta ondradutasun jabe, poesia sozialaren hedaduran izar erakusle handiak, euskal literaturan altxor izugarri ona eta eragingarria utzi zuen, gaur egun gogora dezakegunez Harri eta Herri aipatzean esaterako. Sortzaile oso kritikatua askotan, bizi zen frankismoaren garai ilunean, batez ere La Gaceta del Norte-n eta bestelako hedabideetan, gutxi batzuk bezain ausarta, oso interpretazio pertsonalak egiten zituen, zenbaitek marxistatzat hartu arren, argi geratzen ez dena.

Alderdirik ez zuen, horregatik preseski, maiz alde guztietatik egurra jasotzen zuen. Berak, ordea, pentsatzen zuena horixe erakusten eta batuaren sorreran lan eskerga burutu zuen, baten baino gehiagoren esanetan eragilerik gogorrena.

Noiz eta oraindik oso gaztea eta zeregin handia egin zezakeenean, tamalez, denon etsaia den heriotzak, gaixotasun madarikatu baten bitartez, harrapatu zuen, gehienbat ezagutu zutenen artean umezurtz asko utziz, guk berriro berreskura dezakeguna, bere lekukotasuna behin eta berriro kontuan hartuz eta baietsiz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak