kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Memory dump / Mikel Lasa / Euskal Herriko Unibertsitatea, 1993

“Memory dump” aitzaki Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1996-05-04

Mikel Lasaren Memory dump-eko osagarriak (EHU, 1993) idazle horrek Arthur Rimbaud-en poemak euskaratu zitueneko hitzaurrea bezain argigarriak dira, hiru arrazoirengaitik: kritiko maltzurren aurka defendatzen duen honestitate intelektualagaitik, taiuzko iritzia edo argia ematean datzan honestitateagaitik; marrazki esanguratsuengaitik (ehun eta bostgarren orrialdeko aurpegi bikoitzarena; ehun eta hogeita bostgarren orrialdeko irudi salatzailearena; ehun eta berrogeita hamaikagarren orrialdeko bere irudia edo Rimbaudena; berrehun eta hogeita zortzi orrialdeko marrazkia, humanista batek bakarrik egin dezakeena… eta abar); eta batez ere, bere ikuspegi modernoengaitik, bere aburu eta jarrera ironiko eta kritikoagaitik, etorkizunerako (ez diot baikorrak edo ezkorrak) perspektibak trazatzen dituelako. Izan ere, Mikel Lasak, poeta urri eta onek bezalaxe, begi bat du iraganean hondarrak biltzen, eta bestea etorkizunean antzematen. Poeta-giltza da, irizpide eta pentsaera zabalekoa, berriaren aintzinean begiak irekitzen dituena. Eguzki berritan dagoen poeta berria. Edo bere hitzetan: “Izaki oro esnatu dadinean, eta itzalak erori, eguna jaiki garaian, mendi mugak su eta gar, oro egi, oro garbi, badaezpadako amets lilurarik gabe, nahiz eta eguzkia oraindik ez agertu, badakizu: Eguzki berritan zaude”.

Eta berritasun honen haritik, anekdotatxo bat kontatu nahi nuke. Iazko udazkenean Zarautzen egon nintzen egun batzuk igarotzen. Zarautz betidanik kuttuna izan zait, besteak beste, Lizardirekin gogoratzen naizelako. Hango hondartza luze-zabalean eserita nengoelarik hor nonbaiteko entseiu-marrak egiten makiltxo batez hondar gainean, Claudio Rodriguezen poemak buruz errepasatzeari ekin nion (Mikel Lasa bezala, Frantziako sinbolismoan oinarritzen den gaztelaniar poeta haundi honen lerroak oinaztargiak dira, oinazez eta argiz zeharkatuak eta bere poema-orriak marmol berpiztu bana). Paisaia eta pertsonaia (Claudio Rodriguezek udako oporrak Zarautzen igarotzen ditu) bat egin nituen. Eginkizun horretan nengoelarik, loki-kolpe bat sentitu ondoren, mihi-puntatik hiru hitzok zezeldu zitzaizkidan: Zarautz: argizko frontoia. Hots, poeta bati esker, kasu honetan, Claudio Rodriguezi esker, begiak berritu zaizkit.

Hemendik aurrera, nire behialako Zarautzekiko lotura afektiboari (Lizardirengandik datorrena) beste ikuspegi bat gainjarriko zaio, Claudio Rodriguezengandik heldua.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak