kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Euskarak sorgindutako numeroak / Patziku Perurena / Gipuzkoa Donostia Kutxa, 1993

Liluraren bindikapena Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1996-02-24

Dagoeneko hamaikatxo lan igorri dizkigu Patziku Perurenak, hamaikatxo ohar bizi eta zipristin bitxi, ikusminaren eta jakinminaren erreinutik, hala poesia-irudietan nola pentsamendu-aleetan.

Horietako bat dokumentazio eta datu-bilketa eskergaz josiriko Euskarak sorgindutako numeroak (Gipuzkoa Donostia Kutxa, 1993) dugu, bururen buru eta ez atalka irakurtzea merezi duen saioa. Mundu honetan ezin daiteke guztia zientzia eta arrazoiaren laukira mugatu, irudimenaren eta bapateko sentiminaren zelairik ere badago, eta liburu jolasgarri eta jakingarri hau bigarren ikuspegi honetatik irakurri behar da. Bertan, egileak zenbaki gizenez momolotutako gizarte moderno eta berdinkeriaren morroi omen den honetatik numeroaren xarma eta gatz sorgindua erreskatazten du, zenbaki zozoaren aurka zenbaki nortasun berexikoa jaso eta dantzan jarriz: zenbakia eta errima, zenbakia eta irudia, hitz-jokoak, sorgin-hizkera… anekdotaz lepo, adibideak ehun eta berealdikoak, zenbait istorio-mistorio, pipitakiak ezin konta ahalekoak, eta epilogoa Joseba Sarrionandiari eskeinia.

Egileak ez du zenbakiari probetxu alkimikorik atera arteko pausaldirik, torika eta hartzaka, inguru-minguruka ibiliz ahur bete zenbakiz. Noraino desira, haraino iritsia da, zenbakiari buruzko beste kulturetako uste eta sinismenak etxekotuz. Esku artekoa apreziatzen eta baloratzen duenak bestek ez daki daukanaz gozatzen. Eta iritziei begira, odol beroko gezi pozointsuak jaurtikiko ditu arrazoi umotutik baino zirt edo zarteko intuiziotik gehiago duen saiakera honetan barrena.

Ezin ahantz ditzakegu, bestalde, Koldo Izagirrek Euskal Lokuzioak esaera-bilduma hartan bezala P. Perurenak, zenbakia dela eta, lerrokatzen dizkigun esamoldeak, hitzaren betegintzarre.

Nahiz eta sarritxutan ez nagoen guztiz ados idazle nafartar honekin (Mirandezale eta Nietzschezaleegia eta jarreran herrizale amorratua, aukeran), badago berarengan miresten dudan alderik: hitzarekiko sentimina (sentiberatasuna baino sartuagoa), hitza bizi baitu eta grinaz marruskatzen, txakurrak hezurra nola. Hor dabil lurrean ihalozka, harik eta lurretik suzko erroa, hots, hitz zirraragarria erauzi arte. Patziku Perurenaren hitza hitz biologikoa baita.

Ez dakit nori, noiz, ezta non ere entzun nuen hauxe behin: Patziku Perurena ez zela Leitzako larretik irten. Esaldi honi bigarren zati bat erantsi nahi nioke, ordea: P. Perurenak hitzarekiko sentitzen duen grina eta motibazioa gure egingo bagenu, daukagunari atarramendu gehiago aterako bagenio, beste oilar batek joko liokeela kukurrukua zenbaitetan apoeuskera erdi bihurturik dugun gure hizkuntzari! Leitzako idazlearengan ikatz puxka urre-bihi bihurtzen da eta.

Patziku Perurena luma zaina baita.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak