kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Itzuliko naiz / Pello Esnal / Sendoa, 1995

Eredugarria Joxe Beristain / Euskaldunon Egunkaria, 1995-07-16

Zer irtenbide eman bertso jarriei? Bertsozaleok askotan planteatutako galdera da hori. Sendoa argitaletxeak babesten duen Auspoa sailak ahalegin estimagarria egin berri du bertso jarriz osatutako bi liburu plazaratuz: Pello Esnalen “Itzuliko naiz” eta Antton Kazabonen “Koskotenekoak”.

Bertso jartzaileen lanak liburuetan plazaratzea ideia ona bada, egindako aukera ere txalogarria da. Ondo merezia zuen Pello Esnalek honelako bilduma bat. Eta ez Pello Esnalek bakarrik, baita tarteka-marteka haren bertso sorta sarituak irakurri eta gozatu ditugunok ere. Gustukoak izan eta gordetzea merezi zutela pentsatu, ustez toki jakinean gorde, eta gero, bertso haietaz gogoraturik, irakurri nahi eta ezin aurkitu, horixe gertatu zaigu Esnalen miresleoi behin baino gehiagotan. Orain txukun-txukun bilduak ditugu haren bertsorik onenak.

Beharbada batzuk ideologikoki Esnalengandik urrun sentituko dira, baina gaurko bertsolari gazteei ez lieke batere kalterik egingo Esnalen lanak irakurri, dastatu eta, horretarako betarik izanez gero, aztertzea. Bada alderik, bai, Esnalek darabilen euskaratik gaurko bertsolari gazte batzuek darabitenera, arranopola! Garbizaleegi izatea ere ez da ona izango, baina komeniko litzaiguke Esnalen gisako garbizale gehiago izatea, bai horixe!

Edozein bertsozaleren gustukoa izateko moduko liburua da Pello Esnalen “Itzuliko naiz”. Jarraitzeko moduko adibidea da Esnalena, eta baita Auspoa sailarena ere.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak