kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Tetris / Luis Fernandez / Elkar, 1995

Arriskatzen dakiena Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1995-07-02

Ez naiz ni joko elektronikoen zalea. Hala eta guztiz ere, “Tetris” horietarik bat dela jakitera ailegatu naiz. Itxura denez, joko hori ez da nolanahikoa, puzzle elektronikoaren antzeko baita, antzinako puzzleak hemen aipatzea bekatu ez bada bederen. Baina egoki datorkigu joko berria zaharrari alderatzea, bati baino gehiagori puzzlea zer den azaldu ahal izateko “Tetris-en” antzekoa dela argitu beharko litzaiokeelarik, ikuspuntu ororen erlatibotasunaz mintzo zaigulako alderaketa hori.

Berlingo Harresia eraitsi zutenez gero Ordena Berria agindu zitzaigula, arlo guztietara hedatu da herba joko hori. Jolasen arloan aspaldi berritu zen Ordena, baten batzuk jokoz kanpo geratu bagara ere. Ordena Berria, aldiz, kazetaritzara ere etorri da, eta Luis Fernandez euskal kazetaritzako ordena berriaren isla da. Noski, Ordena Berria esateak inori faxismoaren ideia nagusietariko bat dakarkioke gogora. Gogoan hartu, hala ere, liburu honi eta euskal kazetaritzari dagokionez behintzat, Ordena Berria emankorra bezain aurrerazalea dela, ene aburuz. Horrez gainera, Luis Fernandezek ez du zalantzan uzten bihotza non duen, eta eibartarra denez gero hara liburuaren eskaintza: “Aitari, gerra, gosea eta miseria zer diren kontatzeagatik”.

Hitz laburretan eskaintza horrek zehaztu digun egoeratik abiaturik, Luis Fernandezek Berlingo Harresia erori —edo eraitsi— osteko Mundua begiratzeko ikuspuntuz aldatu beharra dugula aldarrikatzen du, usteak erdi ustel hori noraino egia den frogatzeko bidea erdi-usteoi astintzea delakoan edo.

Helburua ederra bai, baina askotan nahi eta ezin idazleak, edo kazetariak. Ez da hori Luis Fernandezen kasua. Honek astindu egin nahi du, eta horretarako hizkera egokiena bilatzen du. Egia izanik euskal kazetaritzan ezarri den Ordena Berriak zutabeak eta iritzi orrialdeak polito ugaldu dituena, uniformekeria arriskua ere hortxe dugu. Ez da Luis Fernandezen kasua, “Tetris” honetan lehenagotik ere jakin duguna berresteko aukera dugu, alegia, Eibarkoak egunez egun hobetu egin duela bere argudio-saila, zorroztu aiztoak eta aztigintza bidean edabe berriak eskuratu.

Txetxenei eskainitako orrialdeetan geldi dut nik liburua egunotan, Luis Fernandezek aurrez iragarritakoak betetzen ari baitira. Igarlea jaio ez, egin egiten delako, “Tetris” hau, bere gorabehera guztiekin, arrasto eta oinatzen bila belarraren parean ziztu bizian erraseatzen duen hegazkina da. Halakoetan pilotoak bere bizkar hartzen du jasan daitezkeen blaustada guztien erantzukizuna. Bada, arriskatzen dakien piloto baten bataio agiria da “Tetris” hau, beti eskueran izatekoa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak