kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola / Alberdania, 1999

Gerizak opari Aingeru Epaltza / Nabarra, 2001-06

Bertzeen lanak argitaratzen ematen duen denbora ez du, nonbait, beretako hartzen Inazio Mujika Iraolak. Haren irakurleok, bederen, luzesten ditugu liburutik liburura uzten dituen tarte luzeak. Bigarren mailako amoranteak bezala, besta izaten da gurean gutaz oroitu eta oparia igortzen digularik. Honako honekin, gerizak eman zizkigun jatera.

Aunitz izan ez badira ere, duela bi urte Gerezi denbora nobela laburra plazaratu baino lehen argitaratu da gure artean liburu bat baino gehiago gerla zibilean girotua. Horien aldean, ikuspegi ezberdina dakar honek: pertsonaia seguru eta erabatekoen ohiko epikotasunetik urrunduz, gerlak eta ideologiak beren ifrentzuan dituzten alderdi absurdo eta zenbaitetan are barregarrietara ere hurbiltzen da liburu hau. Izan ere, istorioa ez da makala: 36ko uda odoltsu horretako giro nahaspilatsuan, apez jeltzale baten gidaritzapean, anarkista bikote batek —apezgai izana bata, komentutik ihes egindako monjakumea bertzea— bidaia eginen du Bilbotik Donostiara, bertze anarkista batzuen eskuetan preso dagoen Valladolideko artzapezpikua askatu eta faxisten aldera pasatzera lagundu beharrez. Hari aldrebesa eta sinestezina iduri lezake lehen behakoan, komedia espainol baterako aproposa, baina ez da halakorik, oinarri historiko sendoak baititu Mujika Iraolak bere kontakizunerako hautatutako pasadizoak.

Lehengai horrekin istorio guztiz entretenigarria eraiki du idazle donostiarrak, arina, ekintzaz beterikoa eta umorez zipriztindua han eta hemen. Azpimarratzekoa ere bala pertsonaia bakoitzaren karakterizazio eta garapen psikologikoa, baita gure garaietarako ere balio diguten gogoetagaiak ere. Mujika Iraolak poliki erakusten digu bizitasuna ez lela zertan sakontasunaren etsai izanik.

Aspaldi honetan somatua naiz hainbat irakurleren protesta isila, ea ez ote garen euskal literatura adreiluz betetzen ari. Gure gaitza hori bala, are eskertzekoagoak dira Mujika Iraolarena bezalako liburuak. Ez bedi urte andana iragan gisako bertze batez berriz gozatu artean.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak