kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Eztia eta ozpina / Patxi Zubizarreta / Alberdania, 1994

Gotik behera eta barrutik kanpora Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1995-03-26

Oso gustora hasi nintzen liburu han irakurtzen. Lehen ataleko lehen kapitulua —“Urruneko pikoak”— oso ederra iruditu zitzaidan. Bikaina. Erritmo ezti eta patxadatsuz kontatzen dizkigu hor Patxi Zubizarretak Marokkotik ihes egin nahi duen Selim Al-Qadi gaztearen gora-beherak. Ezezaguna zaigun mundu bat jartzen digu begien aurrean idazle ordiziarrak, eta ez da, hala ere, hori bere meriturik handiena, kontaketa eramateko duen modu leun, gozo eta ederra baizik.

Lehen ataleko bigarren kapitulua —“Bertaratu eta…”— pixkatxo bat kaxkarxeagoa iruditu zitzaidan. Gertakarien erritmoa biziagoa da, baina ez du —horrexegatik beharbada— lehen atalak adinako edertasunik. Eta badu beste akats bat ere, kontaketatik urrunago sentiarazi ninduena. Selim eta Estherren arteko amodioaren gozotasun nire ustez gehiegizkoa, aukeran ederregi eta ez oso sinesgarri egin zaidana.

Liburuko protagonista nagusia den Selimen berri zuzenik ematen ez duen bigarren ataleko lehen kapituluak —“Iraganaren katea”— are gehiago urrundu ninduen kontaketatik. Gehiago esango nuke: liburutik kanpora atera ninduela sentitu nuen. Bi motiborengatik: Estherren gora-beherak ez zitzaizkidalako Selimenak bezain interesgarriak iruditu, eta, batez ere, gora-behera horiek ez zirelako bat etortzen narrazioaren ordura arteko giro eta tonu nagusiarekin. Beste zuhaitz baten adarrak ziren haiek.

Azkenik, “Ttipi-Ttapa” aldizkariko elkarrizketa apokrifoa den bigarren ataleko bigarren kapitulua ere —“Bidasoako paterak”— kontaketa nagusitik kanpo zegoela iruditu zitzaidan, eta epilogo gisa baino ezin zela hartu, ez beharbada guztiz desegokia, oso sinesgarria ez izan arren irudimenez landua eta keinu ugariz josia baitago.

Oso gustora hasi eta gero behera erori zaidan narrazioa da, beraz, Patxi Zubizarretaren “Eztia eta ozpina”, barru-barruan sarrarazi eta gero kanpora egotzi nauena, nahiz eta oso-osorik —hasieratik bukaeraraino dena bat da horretan behintzat—, prosa ederrez eta txukun-txukun kontatua dagoen, eta tarteka-marteka —liburu guztian zehar hori ere— pasarte benetan eder eta aberatsak irakurtzeko aukera ematen duen (142. orrialdean errealitatea eta unaifrakak konparatuz idatzitakoa, esate baterako). Badu derrigor aitortu beharreko beste meritu bat ere liburuak: azken orduko albiste eta errealitateekin lotutako aipamenak oso egoki txertatu ditu narrazioan Zubizarretak (Miarritzeko Goi Bileraren eta La Negresse auzoaren aipamena, esate baterako, 143. orrrialdean). Izan ere, ofizio eta sentiberatasun handiko idazlea baita, dudarik gabe, Patxi Zubizarreta, eta liburu honetako orri guztietan ere nabari da hori, nahiz eta narrazioaren bilakaerak, lehen azaldu dudan legez, kontaketatik pixkana-pixkanaka urrundu egin nauen.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak