kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ele neumatikoak / Jose Maria Larrea / Pamiela, 1994

Inorenak norberaren Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-12-11

“Uzta agorretan apailatu liburu ttipia” duzue hau, “zeinetan ageri baitira istorio miragarri eta gertaldi bitxiak irakurle kurius eta garbosoendako”. Halaxe dio “Ele geumatikoak” izenburuaren azpian ageri den azpititiluak. Egileak han eta hemen aurkitutako testu bitxiak bildu eta batu ditu, beraz, irakurle “kurius eta garbosoendako”.

Joseba Sarrionandiaren garai bateko “Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak” haren tankeran osatutako bilduma da, beraz, “Ele neumatikoak” hau, kasu honetan poemak barik bildutako testuak prosazko pasarte laburrak badira ere, zerrenda guztiz heterogeneoa osatzen duten garai eta joera ezberdin askotako idazleengandik jasoak: Axular, Chaho, Joakin Lizarraga, Jean Hiriart-Urruty, Joxemiel Barandiaran, Manuel Lekuona, Orixe, Jon Mirande, Augustin Zubikarai, Txepetx, Bemardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre, Gil Bera, Joxemari Iturralde, Voltaire, Bertrand Russell, Andre Gide, Thomas Bernhard, Gernikako bonbardaketaren hainbat lekuko…

Jatorriak ezezik, testuen gaiak, mamiak, estiloak eta abarrak ere oso heterogeneoak dira, eta baita testuotan islatzen diren ideologiak eta mundu-ikuskerak. Baina hala ere bada guztien arteko halako kidetasun eta batasun berezi bat, sortzen du liburuak halako giro propial eta berezko bat, apailatzailearen nortasunarekin eta mundu-ikuskerarekin zuzen-zuzenean loturik bide dena.

Ez dirudi berez oso zaila handik eta hemendik bildutako testu puska laburrez honelako bilduma bat apailatzea —izkiriaturik aurkitutako norberaren testuekin liburua osatzea, Joseba Sarrionandiaren izenburua parafraseatuz—, baina lehen aipatu dugun batasun eta giro bateratu hori lortzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Ez dago edonoren esku inorenak norberaren hain modu trebean bihurtzeko dohain hori, eta ez zen Larrearena zenbaitek uste izango duen bezain lan erraza izango. Handik eta hemendik ohostutako ele neumatiko hauen bidez, bere-berea den obra osatzea lortu du Txema Larrea irakurle eta idazle “kurius eta garbosoak”.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak