kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Euskara guztiok / Josu Pikabea / Alberdania, 1994

Ongi gauzatutako asmo egokia Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-11-27

Jakina denez, XVII, XVIII eta XIX. mendeko euskal literaturako pasarte atseginak biltzen ditu liburu honek, literatur euskalkietako testuak irakurriz, alderdi filologikoetan gehiegi sakondu gabe, helburu nagusitzat gozatzea duen irakurlea gogoan harturik. Atzeko solapak ederki aurkezten du liburua: “”Euskara guztiok” honetan lapurteraz, gipuzkeraz, bizkaieraz eta zubereraz 1900 arte argitaratutako obra nagusien bilduma bat osatu eta aurkezten dugu”. Ia 200 orrialde ditu guztira antologia honek, eta 50na dagozkio aipatutako literatur euskalki horietako bakoitzari, gutxi gorabehera..

Erraztasunaren, atseginaren eta plazerraren bidez irakurlea idazle klasikoen lanetara gerturatzeko helburua du liburuak, eta bai testuen hautaketa eta bai liburuaren argitalpena ere oso egokiak dira helburu horri erantzuteko. Dosi txikietan kontsumitzeko modukoa da berez bilduma hau, baina ez da harritzekoa irakurleak, gozamenak eta jakinmipak-bultzaturik, aurrez uste baino eserialdi luzeagoak egitea liburuaren aurrean. Horixe gertatu zait behintzat niri.

Ez dauka aitzakiarik, beraz, liburuak. Asmo egokia du iturburu eta asmo hori jakintzaz eta arduraz gauzatua dago. Izango da, jakina, berak gogoko duen testuren bat edo beste agertu ez delako arrenkuratuko denik, baina, jakinekoa denez, antologia orok berekin duen ezinbesteko ajea da hori. Euskal literaturaren inguruan interesik duen edonoren liburutegian batere trabarik egingo ez duen liburua da, dudarik gabe, “Euskara guztiok”.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak