kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Orbanak / Juan Ramon Madariaga / Olerti Etxea, 2001

Ordena kaosean Javier Rojo / El Correo, 2001-06-20

Zarautzeko Olerti Etxeak formatu txikiko liburuen bilduma berri bati ekin dio. Lehenengo alea Juan Ramon Madariagaren “Orbanak” izeneko poema liburua dugu. Izen honekin poeta honen antologia eskaintzen zaio irakurleari. 1989.ean Imentzioaren pergamuak deitu zen lehenengo liburu hartan argitaratu ziren poema batzuetatik hasi eta liburu honetan lehenengoz ezagutzeko ematen diren poema argitaratu gabeekin bukatuta, idazleak orain arte burutu duen ibilbide poetikoaren berri izan dezake irakurleak.

Hasierako poemetan hizkuntzaren balio estetikoak nabarmentzen ziren, iparraldeko euskalkiak gogorazten dituen idazkera erabiliz. Joera estetizista hau, moteldu egin da denboraren poderioz, eta idazkera biluziago, estilizatuago eta gardenagoa erabiltzera jo du idazleak. Hotsaren estetikatik kontzeptuaren estetikara iragan dela esan daiteke. Edonola ere, aldaketa honek poetaren merezimenduak nabarmentzeko balio izan du, nire ustez. Madariagaren poesia munduan nolabaiteko ordena baliatzen duenaren poesia da, sentimenduen adierazpena baino areago, unibertsoa gizakien eskueran, neurrian jartzeko bidea. Antologia honetako hitzaurrean adierazten den ildotik, hitzaren laguntzaz poeta ordenaren bila dabil kaosean, eszeptismorik falta ez bada ere.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak