kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hari hauskorrak / Rikardo Arregi Diaz de Heredia / Erein, 1993

Kriptogramatikoa eta hermetikoa Angel Zelaieta / Euskaldunon Egunkaria, 1993-07-18

Generativismoaren eskola barruan estilistikaz dihardutenek esan ohi dute —bereziki James Peter Thomerrek— poesia dialekto berezi bat dela, poesia irakurketa atzerri hizkuntza ikastea bezalakoa dela eta poesiak gramatika independientea daukala: Rikardoren poemak irakurtzen badituzu, antzeko zerbaitekin topo egiten duzula esan daitekeelakoan nago. Hiru verso irakurriko ditugu, adibide gisa: “Goiztirian hodeiez ederreztaturik / lema hartuko duzu / Korinthotik hastanduz betirako”. Goizalde bi eman izan ditut “Hari hauskorrak” irakurten, edo hizkuntza berezi hori neureganatu nahian: hasteko, “hastanduz” Azkuerenean begiratu dut. Duvoisin eta Axularrek darabilten hitza dela jakin dut. Bistan dago: aszetika ahantzi xamarra neukan.

Errezepzioaren Estetikaz gure aldion hitz egin dutenek, literatura komunikatze modu berezi bat besterik ez dela, eta autorea, lana eta publikoa hirukotearen arteko zerbait dela: gaitz da, baina, Rikardorena bezain testu kriptogramatikoa eta hermetikoa errezeptorearengana hel dadin.

“Boskarren Haria” egin zait neuri atseginen eta irakurterrezena. Izan dezake Borgesen eragin bat. Eta hainbeste nekadura, gaiztokeria eta “inoiz grekoak izan” ez bagara ere, labirintoan zehar gabiltzanontzat “Begi sorta bat oparitu zigun gauak”. Ez da askorik, baina bai bizi izaten jarraitzeko aina.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak