kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ur uherrak / Aingeru Epaltza / Pamiela, 1993

Uharrean gaindi Xabier Mendiguren Elizegi / Euskaldunon Egunkaria, 1993-07-11

Honezkero galdua dut liburu-kritikak egiteko ohitura. Baina lagunei beti komentatzen diet libururen bat asko-asko gustatzen baldin bazait. Beraz, honakoa horixe duzue, gomendiozko gutuna: irakur ezazue “Ur uherrak”, zoragarria da, libertigarria, ez zaizue damutuko.

Apologiak egiten hastekotan arrazoiak ere eman beharko ditugu. Ez baita aski ni Aingeruren lagun eta haren liburuen miresle izatea. Irrikaz nengoen liburu hau noiz aterako eta, zinez, ez dit hutsik egin: 312 orri dituen arren, ekaineko azken bi arratsalde luzeetan irakurri nuen, eskuetan hartu eta ezin utzi, orrialdeak irentsi beharrean, noiz barrez noiz dardarez.

Zer du ba liburuak? Zer kontatzen du? Mila istorio eta gorabehera ditu, baina nagusiak biltzearren esan dezagun bertsolari zahar, nekatu, behea jotako bat dugula, Jazinto, eta aita Vietnamgo beteranoa duen neska mulata zoritxarrekoa, Billie. Hauek biak eta beste denak, inoiz aipatu ez baina Nafarroako mendialdean koka genezakeen Herria deritzan tokian. Bi galtzaile ditugu, irabazle eta aparretan dabiltzanean ere itsasora eramango dituen ugaldea, erreka, aurkitu ezinik.

Porrot pertsonal horrekin nahasian porrot kolektibo baten kontaketa ere bada eleberri hau. Euskaraz inoiz idatzi den satira politiko zorrotzena, barregarriena eta, aldi berean —karikaturak esajeratuak izanagatik hain errealak baitira—, mingarria. Liburu iluna zela esan zuen idazleak eta nik historia triste bat espero nuen. Horren ordez Sharpe euskaldun bat topatu dut, aspaldiko partez barrez lehertzeko zorian jarri nauena. Baina, azken finean, arrazoi zuen Epaltzak: liburu ezkorra da, egiatia delako.

Herri hau gainbehera doala ikusi eta hala adierazten dugunean, desdramatizatu egin behar dela esan izan digute. Begiak itxi, bertan-goxo itxaron akabera. Aingeru Epaltzak ez du desdramatizatu, ordea, desmadratu egin du gure egoera pattala, gure izaera txepela; itsasora jo nahi eta putzutik atera ezin den ur-geldia.

Gauza asko geratu zaizkit kontatzeko. Lau parte dituela: 1-3 dramazkoak simetria perfektoz, 2-4 farsazko eta koralak. Pertsonaia bakoitzaren hizkera bereziarekin egindako jokoak. Baina ezin kontatuko dizuet nik dena, seguru zuk zeuk deskubritu nahiago duzula.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak