kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zilarrezko Gazteluaren kronika urratua / Gotzon Garate / Gero, 1993

Azken kronika Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-04-18

Liburuek mamiaren aldetik berez dukeen edertasunaz gain, azalean ageri duen ezkontideak ere garrantzia izaten du, batez ere zenbat liburudendatara banatua izango ote den ez ote den kontuak egiteko unean. Hala bada, Gero izenekoak argitaratu duen. Gotzon Garateren “Zilarrezko Gazteluaren kronika urratua” eleberria benetan esan dezaket patuak, ustebakoak edo harako ezkutuko indarren batek ekarri didala eskura.

Bestalde, Jaurlaritzaren EGA azterketetarako edo Hizkuntz Eskolako gaitasunerako eskatu ohi direnak begietsi dituenak badaki Gotzon Garateren liburuen promiskuitatearen berri, horretarako ahalmena dutenek gure literaturgintzan zer dugun eredugarri eraikiriko beste ikur-untzi zenbaitek duenaren pareko promiskuitatea, hain zuzen. Doktoreak ditu elizak, ala jinkoa, eta artaziak jostunak; tesi dotoraletarako gaia dateke mezenazgoak eta ideologiak lotzen dituzten sareen azterketa.

Gotzon Garatek baturako eredua eskaintzen duenik inoiz zalantzan egon ez bada ere, liburu honetan beste pauso bat egin du, egin ere, Baiona ardatzako duen eleberri honetan hitzen arloan multzo nagusia “Iparraldea” deritzaten horretako euskeretatik hartu baitu. Bada, apostua luzatzen diot dagokionari, Garateren liburu hau sar dezaten ezinbestez ezagutu beharrekoen panteoian. Gaia erakargarria da —mendearen luzea hartzen duen sendi biren kronika—, lekuak —Baiona, Miarritze, l’outre Madrid…— beste Euskal Herria ezagutzeko era eskaintzen du, eta jorratzen diren argudioak —droga, abortoa, la otra ETA…—, Garatek ohi dituenak gehi taburen bat dira.

Gotzon Garatek ispilu aratzean utzi digu bere burua isladaturik. Alde on eta txar guztiekin. Liburu honek, ordea, harako haren promiskuitatea eta honako honen aldarezaletasuna auzitan jarriko dituelakoan nago.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak