kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hitz hits; paperezko mihisetan lits / Arantza Etxeburua / Kutxa, 1991

Itxaropenaren ahots hitsa Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1993-02-14

Badatozela idazle berriak. Hori pentsa daiteke, ikusiak ikusita. Sariketa batzuetan behintzat lan politak erakusten hasiak dira han eta hemengo idazle gazteak, 63ko kinta famatutik beherakoak.

Kasu honetan, 66koa dugu egilea, liburuan bertan esaten zaigunez. Esaten zaigun beste kontu bat, Euskal Filologian lizentziatua dela da. Beraz, 63koa ez izan arren, Etxeburua 63ko belaunaldiaren joeraren jarraitzailetzat jo genezake, Xabier Mendiguren Elizegik Gorka Arreseri egotzi eta honek berea zenik ukatu zuen teoria ez hain desegokiaren arabera.

Kontuak kontu, eta etiketak etiketa, Euskal Filologiarena aipatzeko moduko kontua da, nire ustez, liburu hau komentatzen hasita. Izan ere, Etxeburuaren poesiaren soinua garai eta molde askotako euskal poema eta euskal olerkien oihartzunez osatzen baita. Kasu hauetan ohizkoa eta topikoa bada ere, egileak egin duenagatik baino egitera iritsi daitekeenarengatik iruditu zait interesgarri poema liburu hau. “Neoizko argien / egunsenti faltsuan, / eromenean, / berba jario agortezinean / edabe majikoari gogor eutsiz / hor dira / ordu galduak edanaz / gaueko intxisuak”. Inguruko errealitateari erreparatzeko gaitasun poetiko bat badagoela erakusten digute honelako lerroek.

Dena den, argi dago poesiarena bide luze eta nekeza dela, eta ziur aski ordu luze eta neke handien ondoren burutua den “Hitz hits; paperezko mihisetan lits” poemario honek ez duela, berez eta bere horretan, aportazio ikaragarririk euskal letrentzat. Baina hemen egindako lana ez zuen —espero dezagun— alferrik egingo Arantza Etxeburuak. Poesia arloko Irun Hiria saria eskuratzeko baino gehiago balio izango ziola iruditzen zait. Eta halaxe izan dadila espero dut.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak