kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Adlotse / Jokin Urain / Txalaparta, 1992

Askatasun haizea Itziar Belaunde / Euskaldunon Egunkaria, 1993-02-07

Sinboloak askotan izan dira erabiliak literaturan norbait edo zerbaiti erreferentzia egiteko, eta elaberri hau, era berean, beste mundu baten ordez agertzen zaigu. Irudimenezko leku bat hartuta, Adlotse (Macondo edo Obaba bezala), sistema agintari guztien ispilu bihurtuko da herri hau. Fikziozko espazio txiki horretako gertaerek eta pertsonaiek beste zeozer hurbilago gogoraerazten digute irakurleoi eta ebitaezina izango zaigu gaur egungo beste hainbeste gizarterekin konparatzea.

Ugazaba, Hizlariak eta zaindariak pentsakera indibidual guztiak zapuzten saiatuko dira beti herri xehea beraiek ezarritako poterera makurtzeko. Dena dago debekatuta, Ugazabaren legeek diotena ezik, eta guztia jendearen zoriontasunerako, jakina. Baina badaude norbere askatasuna galtzeko prest ez daudenak, sen propioak eta hegoaizeak etengabe eredu horren aurka borrokatzera bultzatuak direnak, indarrez ipinitako muga horietatik irteteko. Giza parodia bat dugu beraz, Adlotsen, gizarte autoritarioen ezaugarri gaitzesgarriak azalean jartzen dizkiguna.

Umeen ipuin bat dirudien arren kritika nabariagoa da eta errealitateko sinboloak ere ugariago aurkituko ditugu, edonon eta edonoiz gerta litekeen fantasiazko istorio hau irakurri ahala. Pertsonaiek behin eta berriz joko dute harresi baten kontra baina, hala ere, itxaropena ez digute galaraziko eta garapenaren gurpilak buelta gehiago ematen baditu ere, Blax, Blix, Antxuk eta beste askok zain daukaten patu krudelari ihes egin behar diotela inork ezin du zalantzan jarri.

Orain urte asko idatzia izan balitz, etorkizunaren profezia izan litekeen elaberri honen bukaerak ezustean harrapatuko du irakurlea, hainbeste denboran eutsi ondoren arnasa botatzen uzteko.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak