« Asetzen ez duten ipuinak | Krimen baten kronika »
Adlotse / Jokin Urain / Txalaparta, 1992
Errealitateko giltzak Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-01-17
Joseba Sarrionandiaren “Gartzelako poemak” liburuko poemen artean bat dago, “Territorio Librea”, non hurrengoa irakurri ahal den: “Dena dela, guk ez diogu euskarazko / lehen ikasgaia ere emanen eta, / gutariko batek oharkabean bezala dio: emukatup tab kogaid erug naedlakezta / ae neztidnufnok nugud…”. Olerki horretarako azken bi ahapaldi ilun horien zuzen entelegatzeko erabili behar dugun giltza da atzekoz aurrera edo iruntzitara irakurtzea, hau da, “putakume bat diagok…” Bada, berdintsu egin beharko dugu Mendaroko Jokin Urainen “Adlotse” nobelaren titulua dekodifikatzeko ere. Hala eginik, “Estolda” irakurtzen da.
Ez da alferrikakoa tituluaren hautaketa, zeren idazleak alegiazko mundu bat eraiki duelarik, eta mundu hori zeren alegia den ulertzeko nobelaren baitan bertan giltzarik nahiko ez balego ere, titulutik hara argitu gura izan bait digu, Estolda berdin Gartzela.
Xabier Amurizaren “Oromendierrieta” haren oihartzunez, Mikel Zarateren “Haurgintza minetan” beste haren tradizioan, Kafkaren lanetakoen antzeko mundu itxi, ilun eta itogarria eraiki du Urainek, gorabeherarik gabeko estilo landuan, idazketan arnaskerari sendo eutsiz, prosa bikaina borobiltzeko alegi luze honetan. Zeinahi herri zapalduren historiaren alegia da hemengoa, herriaren sortze unetik askatasuna iristen denerainokoa, tartean larderia eta menpekotza urte luzeak direlarik.
Berriro ere esan beharko da ea gartzelan idatzia izateak irakurleak kendu ala ekarri egingo ote dizkion liburuari. Norbera librea da baina, liburua, darion mezuaren gainetik zein azpitik, erdi erditik, literatura da. Tradizioa duen literatura izateaz gainera, goian esan den moduan, tradizioa bera nolabait hobetu egiten duena. Liburu hau bitxikeria da, Durangoko Azokara zaratarik gabe etorri eta handik zaratarik gabe joan zena, ez idazleak berak ez argitaletxeak, Txalaparta izenekoak, zarata erraz ez daukatenez gero.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez