kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ni naizen hori / Karlos Gorrindo / Txalaparta, 1992

Ezohizko harremanak Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-01-10

Karlos Gorrindok bere lehen nobela argitaratu du. Lehenago ere argitaraturik du beste liburu bat, Apolinaire-ren “Neskazale baten balentriak” delakoa, alegia. Puntu biren artean marraztu ahal den lerroa liburu bion artean eginez gero, behingoan ohartuko gara Gorrindok giza-sexualitateaz eta beronen ondoriozko portaerez dituen kezken bidean aurrera jo asmo duela. Apolinaire idazle pornografo eta poeta handiaren nobelaren kasuan gizonezko gazte baten sexu-bataioko gorabeherak izan baziren euskarara itzuli zizkigutenak, oraingo honetan beren sexu-nortasunaren bila dabiltzan hiru pertsonaia dakarzkigu Gorrindok.

Narrazioa egituratzerakoan esan liteke gorutzako Bilbo hartu duela, eta hor jarri duela ehun eta hirurogeitik gora foliotako oihal zuria, zeinetan hiru hari ezberdin eta orratz bakarra —idazluma— baliatuz, ikutu sentimentalez hornituriko brodatu errealista burutu duen. Hiru hariek bat egiteko eran ederto ihardun du Carlos Gorrindok, azkeneko kapituluan ikusten denarekin bat. Hala eta guztiz ere, orrazketa hobea merezi izan zukeen egindako lanak, liburua akatsez josita dago eta. Hala bada, sarritan ez dut bereizten jakin, akatsa ala errata. Dena dela, horiek guztiek ez dira oztopo larriegia, liburua erraz irakurtzen da eta. Idatzi berriz, ez dut uste hain erraz idatzi izan duenik egileak, 80ko Sanferminetik hona gartzelan dagoenez gero. Baina beste baterako utziko dugu gartzelako literatura delako gaia. Topikoen aurkako hurrengo ekinaldirako, ze, ez dut esan baina, hemen ETAkideak eta trabestiak agertzen dira, ezohizko harremanetan agertu ere.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak