« Xabier Lete erromesaren otoitz liburua | Mugarri berria »
Emakume biboteduna / Xabier Montoia / Susa, 1992
Hamaika Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1992-12-13
Hamaika errelato bildu ditu Xabier Montoiak “Emakume biboteduna” izeneko liburuan, eta, zenbakiaren adiera bakoitzaren haritik, Gasteizko idazleak aurrerantzean ere hamaikatxo istorio eta kontu ekarri behar digula begitandu zait, beste ezeren gainetik literaturgile zaina nabari bait zaio berriro ere.
Liburuek azalean barrukoaz ezer adierazi behar dutela uste duenarentzako esan beharreko da “emakume biboteduna” hitz-multzoak barruan irakurri ahal izango dugunaren laburbiltze modura funtzionatzen duela, hots, protagonistarik gehienak emakumezkoak direla, batetik, eta narratzailearen ikuspegia ezohizkoa dela, bibotedun emakumea bezain harrigarria.
Bikoteen gorabeherak azaltzeari ekin dio Xabier Montoiak, gorroto eta maitasun dosiak eskuetan, Dorothy Parker-en “Bikoteen bakardadea” liburuaren oihartzunak ekarri dizkidan eran, eguneroko porrot etengabe eta errepikatuen kronika moduko honetan. Inor gutxi salbatzen da, narratzailearen hitzak bisturiarena egiten bait du, trebetasunez pertsonaien perfiletan, prosa bera beti-beti borobiltzea lortzen ez badu ere. Baina hain borobil egin izan balu, oraindio pozez txaloka egongo nintzateke, liburu perfektu baten aurrean. Haatik, bada, hasierako hori.
Amaitzeko, ohar bi, laburrak. Lehena, ipuin borobila zer den horri buruz. Orain Guru egin duten harakoak esan zuen ipuinetan amaierak duen garrantziaz. Montoiak zenbait ipuinetan itxuraz amaiera barik bukatzen du bere zeregina. Atsegin dut teknika hori. Ipuinik borobilenak era horretara moztuak dira. Bigarren oharra, aldez aurretik erabaki dutela oraingo Azoka honetan pisuzko lanik ez dagoela. Oraindio ez dute liburu hau irakurri beste Guru horiek.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera