kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hitz etena / Eustakio Mendizabal "Txikia" / Susa, 1992

Azken euskaldun fededuna Angel Zelaieta / Euskaldunon Egunkaria, 1992-07-03

Jon Aranok apailaturik, Susa etxeak argitaratu berri ditu E. Mendizabalen “olerkiak”, Iraungo sailaren bigarren alean.

Liburuak bi multzo nagusi ditu. Lehena, J. Aranoren beraren “Euskal historia berriko mitoa” titulopeko saiakera, 60-70.eko hamarkadako “Goierriko belaunaldia” deitzen duenaren inguruan, “galdua” ote den galdetzen badu ere, antropologiarentzat aztergai begiragarria izan litekeena, geuk uste.

Bigarren zatia, Txikiaren poemez osatua da (gehiago ere ba ditu, hala nola Monzon eta L.M. Mujikaren poemak, fotoak…). Txikia Itsasondon jaio zen, 1944ean; hamar urte geroago, Lazkaoko beneditarretan sartzen da, nondik 1967an —23 urtetako— atera egiten den, inoren kontura lanean aritzeko, bokazioa hobeto frogatu nahiz.

Herri poetika

Poemarik gehienak hitz neurtutan (“aapaldiak ongi neurturik” dio Txikiak) burutuak dira, bertsolarien eran eta ez olerkarienean, Joakiñ adixkideari diotson terminologian esateko, eta kantuz emateko. Ba ditu, baita ere, molde herritarretan eginak izan arren, irakurtekoak —enkabalgamendu ugarirekin—, eta verso librez eginak ere.

Binarismoaren iturriak

Otxandioko Arrese Beitia da bertso sail luze baten izpilua: arrotzak gaizto dira (“mirotz”, “otso”, “bela”…) eta Ama Euskara, bereziki mendian bizi dena, “Aralar mendi txit gandorrean”, (“uso” eta “bildots”), “il zorian” jarri dute.

Ez da, baina, A. Beitiarena langileen protagonismoa: hauetariko “ola-gizonari” aparteko gorazarrea egiten dio.

Lizardiren kritika

Poematxo bat, (“Estibalitz-ko Izarra”), herri poesigintzaren irudimenarekin egina da (“Bateltxoa kulunkaz” kanta gogora erazten duena), berebiziko xarma duena. Beste bat, F.G. Lorcaren “La casa de Bernarda Alba-ko” kanta baten itzulpen egokitua da.

Poemarik pertsonalen, modernoen eta aberatsenak, Lizardiren (“Euskal baratzean lore!” versoak ezin du Lizardi baino gogoratu) eragin pean sortuak izan daitezke, eta bere ahalmen lirikoa erakusten dute: gaztaroa ihesi joan ote zaion bildur denean (“Dirdari gabe zait hil!”), pertsona maitatuen kontra erabakia hartu behar duenean (“Ezkutuzko samiña”, idatzi zuen azkena, beharbada), eta “odei illunak” inguraturik otoitz egiten duenean (“Jaiki zaitez…!”).

Teologia edo Paradisurako bide aldapa

J. Aranoren sarrera eta Txikiaren poemak irakurri ahala, “euskaldun fededun” binomioak Eustakiorengan azken bertsioa izan ote duen bururatu zait. E. Mendizabal txikitatik irakatsi zitzaion Historiak ba zuela hasiera jakin bat, jatorrizko hoben bat eta prometatutako etorkizun handi bat. Erlijioarena galdu egin ote duen pentsa liteke (Aranok pentsa lezake horixe, ez zela Elizaz ezkondu eta ez zituela haurrak bataiatu jakiten duenean), baina, egiatan, “santuago” bihurtzen da, edo, hobeto esan, akzetikoago (eta ez Txato Agirrek dioen moduan mistikoago), eta hori dena mundutar bihurtzen du: “kristau t’euskaldun gorde” (91.ean). Argitalpen interesgarria, bereziki hamarkada horretan egitura horrek liluratu gintuenontzat.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak