kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Ezer baino lehen / Arantxa Iturbe / Elkar, 1992

Arantxari, guziaren ondotik Patziku Perurena / Euskaldunon Egunkaria, 1992-06-19

Ezer baino lehen gauza bat esan nahi dinat. Ez hunala inori esan beharrik azkazal zikinen kontu hori. Min haundia egin zean mundu guziaren aurrean eskribitua ikusteak. Denak igoalak! Zuekin ez zegon sekretorik.

Uste dinat bizitza oso kajoi batean aise gorde litekela. Eta balkoitik behera bota nahi badun kajoia, botazan hik. Ni ez negon horren joana. Jende askok ez dizkin aintzat hartzen oroskopoak, baina nik, ezer baino lehen oroskopoa leitzen dinat goizero, barua hausteko.

Nik dakidana, hik nola esplikatu zai egon behar honek, ilusio haundia egiten zean. Umekeriak, esaten didan hik. Baina, umekeriak ahazteko garaia ere badinat oraintxe. Bederatzi urte gutisko ditun estaduan gelditzeko. Bilboko txiste batean aditua dudanez, bederatzi hilabete behar izaten omen dizkiten Donostiako emakumeek basura ateratzeko. Gogoan hartzan amak hanka egindakoan esana: “eskribitzene enun biar bezela ikasi, baña emenche uzte izuet atea dana, ta junaizela ikuste zuenen letu ta pentsatu ta geo naibazue zueke eskribittu”. Eskribitzen jakin eztare, hark hizketan ondo zekinan. Zinez esaten dinat. Min emateko.

Nik ez dinat gutxiago hartu, nere fotografiak koleziorako balio ez dinala jakinda. Hala izanda ere, zer jakin beharra zeukanan jendeak? Denuntzia sartzea merezi hunake. Baina, ez dinat sartuko, bai baitakit famosa egin nahi dunala ni bezelako gixaxo baten kontura.

Mikaela para dun, baina, mundu guziak bazekin Mikela dela. Alegrikoa. Alegria de Oria 726. Eta ez dinat sinisten, “horia” gustatzen ez zainala. Nola egin dun ba, “telefonitis” gaitzari buruzkoa? “Páginas amarillas” ikusi gabe? Zerari sartuko dion hori.

Nola dakin hik Maitek Juantxo akatu zuela? Anda, igoal bota zinan Juantxok bere burua idazlesa frustratu bat bere ondoan ezin eraman zuelako! Amajina batek bota behar zean oraindik!!

Beste gauza bat. Urteak ez ditun ederraren neskame, irudipenen ajente baizik. Gorputzaren ederra eta animaren ederra, gaitz berberaren ahizpa bixkiak ditun. Mireia eta Mariana, A aldea eta B aldea bezalaxe. Asmatutako deus ez bada inoiz berri, eder guzia hunaka parragarri!

Euririk egiten ez badu, maitasun kontuak gehiegi hunkitzen neten, nere on beharrez besteri tristura opa izateko. Painulo gorria lepoan parata inor ikusten badun: ni. Eta ez hadinala lotsatu. Etorri suelto.

Posdata: beti izan dizkinat gogoko komedia emeak eta tragedia arrak. Gauza bat erakutsi dun: gizonezko askoren komediak euskal literaturari lotsa emateko bestetako ez direla. Horregatik enamoratu zaizkin Joxan, Angel, Juan, Joxe…

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak