kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Begien bizkar / Joxean Muñoz / Susa, 1992

Joxean Muñozen bisita Felipe Juaristi / Euskaldunon Egunkaria, 1992-05-01

Liburuaren Eguna zelarik, zeharka begiratu nion “stand” bati, aspaldi honetan mesfidati bainabil euskal liburuekin, pare bat kenduta beste guztiek ez baitute ni asetzerik lortu. Batez ere poesiakoez ari naiz, eta badakit esaka ari direla gero eta kalitate handiagoko poesia argitara eman dela. Halaxe izango da beharbada; ez naiz ni inor hori ukatzeko, baina kalitateak ez du zerikusirik norberak barruan daraman harrarekin. Esan nahi dut gusto kontua dela. Esaten ari nintzen bezala, mahaian aldizkari bat zegoen, “Susa” izenekoa, eta hantxe aurkitu nuen Joxean Muñozen poemario labur bezain trinkoa, eta bigarren adjektiboa erabili izan badut, esaldi konparatibo batean, nahita izan da, baina trinkotasunak ez du, kasu honetan, zerikusi handirik hizkuntzarekin. Esan nahi dut, Marco Aurelio nire filosofo maiteak zioen gisara: “Lexikoarekin askotan pentsamendua nahi izan dugu dekoratu”.

Ez dago horrelako lexikoaren afektazioa poema horietan, beste idazle batzuenetan ikusi izan dudan modura, oraindik jendea baitago hitzen kategorietan batzuk besteak baino poetikoagoak direla sinistu-zale. Trinkotasuna sakontasunaren sinonimoa da. Gaiaren aldetik, sentimenduaren aldetik (ez baitzaigu ahaztu behar poesia, izatekotan, sentimenduen hustuketa ere badela), jakintza aldetik, Jose Luis Otamendi poetak sarrera gisakoan dioen modura “Ez da konbentzionala Muñozi darion lirikotasuna”. Seguraski ez da konbentzionala lirikoa delako Muñoz. Oso pertsonala eta intransferiblea, gizaki bakoitza mundu bat delako argibide.

Bakardaderik gabe poesiarik ez dagoela dioenaren adibide. Norbera bere buruarekin pausatuz, eta gertaera hurbilei errepaso emanez. Bizitza doa arin eta azken instanteak berreskuratzeko ez dago ezer hoberik memoria egitea baino. Ariketa horren bidez kontura gaitezke lehen pertsonatik bigarren pertsonara iragaitea ispiluan begiratzea besterik ez dela. Denok baikara bi. Edo bi gara interesatzen zaigun den-dena.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak