kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Lurraren indarra / Askoren artean (Mitxel Sarasketa) / Susa, 1991

Dozena erdi suzko gezi bezala Benigno Arruti / Euskaldunon Egunkaria, 1992-03-07

Otsoarekin dantzan egiten zuen harek arrasta handiz barreiatu zituen Ipar Amerikako indioen pasadizu lazgarriak. Hala ere, kritikarik entzun behar izan zuen, azken finean, edo zuri batek kontatu eta bizi izandako indio istorioa zelako. Sarasketak, ordea, jaso eta itzuli egin ditu egungo idazle indioek beraiek kontatu eta esaten dituztenak. Elizabeth Cook-Lynn-en bi ipuin eta Anna L. Walters, L. Hogan, Leslie Marmon Silko eta Ralph Salisburyren kontakizun banarekin egindako bildumak zuzen zuzeneko berria ematen digu. Gainera, Pablo Sastrek moldatu duen aitzin solasa argigarriaren ostean, bost idazle hauen sei ipuinek ez gaituzte ezustean harrapatu. Lumadun gerraria marine bihurtu dute, tipiak bizitza anitz dituzten dorreak dira eta alkohola leinuaren nagusi. Zuriak zuri eta indioak hijodeperrak. Arbasoen kontatzeko erraztasuna baduten idazle indiook ingelesez idazten dute. Hala ere, beren, sustraiak eta kultura ez dituzte ahaztu; ipuinetako pertsonaien bizi kontraesanetan bezala. Idazle indioak dira eta zuriek behin ere kontatuko ez dutena kontatzen dute ederki. (Salbuespena Antzaren Waka-Ho izan zitekeen, Cook-en Magpie bezalako poeta zen gerraria, alegia).

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak