kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak / Koldo Izagirre / Elkar, 1991

Agirrek Euzkadi merezi du Joxan Oiz / Euskaldunon Egunkaria, 1992-02-29

Mendeurren eta ospakizunez beteriko garaiotan, laster urtebete izango da 1990eko Gazteentzako Bilintx Literatur Lehiaketako obra sariduna plazaratu zela. Iazko udaberriarekin batera Koldo Izagirrek ezagutarazi bait zituen gerora oso ezagun bihurtuko ziren Nikola Agirreren pasadizuak, Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak.

Urtebete pasa da, kasik, eta denok gara agirretarrago. Geroztik bi argitalpen kaleratu eta hamaikatxo irakurleren zaletasun metxa piztu eta txukatu egin da, ase-ase eginda. Agirretar egoskorra hizpidera ekarri dute, dugu, makina bat aldiz oraindik kutsu olinpikorik ez zuen udaberri harrez geroztik. Paperetan, ordea, ez da gehiegitan ageri Izagirreren azken kumeari buruzkorik. Neronek sorturiko aitzakiari eutsi eta saiatuko naiz, beraz, “Metxari” buruz zerbait idatzita uzten, geratzen zaizkidan lerroetan.

Haurrekin kontuz ibili behar dela, ez zaiela gezurrik esan behar, gauza gordinegiak ez dietela onik egiten, ez dela komeni haurrek gauza hauek jakitea (sic) kontutan hartuta, gaztetxoentzako sailean argitaraturiko liburua adin guztientzako izateko tankera du; umore, ironia eta trajeria pixka batez gozaturik. Amaiur Gudalosteko telegrafista, Polikarpov Koadrilako xagu errusietako pilotua zein, besteak beste. Santoñako preso kanjeatu izandakoaren istorioak liluratu egin gaituzte.

Horren urruna ez den historia zein gaur egungo istorioak ageri zaizkigu bertan. Oroitzapen Historikoa zer den gogorarazi digu aguretu gabeko aitonaren oroimenak. Eguneroko errealitatea ere bai. Mami serioa azal gozoaz bildu du Izagirrek. Ohizko euskara aberats eta idazkera joria ez ezik, pasaitarrak ironia erabili bait du maisuki. Izagirre begiak irekitzen saiatu da, akaso, irribarrearen giltzarekin.

Umeei izkutatu behar zaizkien istoriook ez dira kontu berri Izagirrerengan. “Euzkadi merezi zuten” hartan agertzen zaizkigun pasadizu asko “Metxan” berreskuratu ditu. Esaterako, Euzkadi euzkotarron aberria dela umeei irakatsi eta gero, euskaldunon odolak ez zuela odolkiak egiteko ere balio, zioen Don Mateo Don Felix bihurtu du Izagirrek. Gerraosteko kultur zein giza errepresioa ageri zaigu berriro. Oraingoan, ordea, orduko lekukoa zaharturiko Metxa da. Oroimen freskoduna. Oroimena ez da ondo dihoakion gauza bakarra, ikusmena ere ondo dabilkio. Beharko. Egun ere zuzeneko lekukoa bait da. Begiak ixten ez dituena.

“Euskadi merezi zuten” hartan, estiloa ez zen hain erraza, umorea ez zen horrenbeste ageri. Hala ere, Txirritaren Donostialde hura isladatzen zuen liburu ederrak bere mailako oinordekoa izan du: Odon Elorzaren mundua grazia handiz isladatzen duen liburua.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak