kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Irriaren giltza / Bertsularien Lagunak Elkartea / Donostiako Kutxa, 1991

Ahanzturaren kontrako liburua Joxe Beristain / Euskaldunon Egunkaria, 1991-10-19

Bertsolariei merezi duten ohorea ematen hasiak gaudela dirudi. Eta poztekoa da hori benetan. Ahetzeko Mattin bertsolari handia hil zela hamar urte zirenean, ez zen eguna debaldetan pasa eta omenaldi hunkigarria eskaini zioten Ahetzen bertan Euskal Herriko bertsolari eta bertsozaleek.

Baina omenaldia antolatzeaz gain, beste lan bat ere egin du oraingo honetan Bertsularien Lagunak elkarteak, eskergaitza benetan, eta aintzakotzat hartzekoa: “Irriaren giltza” liburuaren apailketa eta argitalpena. Edozein bertsozaleren liburutegiko apaletan ezinbestekoa, dudarik gabe.

Umorerako eta zirirako bertsolari aparta, eskola zaharreko bertsolarien artean oso estimatua, Mattin ahaztu behar ez den bertsolaria da. Xalbador zenaren lirikotasunaren aurrean, Mattinek umore biziaren eredua eskaini zigun bere garaian entzule izan gintuen bertsozaleoi. Horixe zuen “bere armarik hoberena”, Xalbador berak aitortzen zuenez.

Liburuaren hasieran, Mixel Lekuonaren hitzaurre baten ondoren, Maji Treku —Mattin zenaren alarguntsa—, Piarres Lafitte, Juan Mari Lekuona, Jean Haritschelhar, Joxe Mari Áranalde, Joxe Mari Iriondo, Emile Larre, Alfonso Irigoien, Joanito Dorronsoro eta Mixel Itzainaren lekukotasunak eta iritziak irakur daitezke, mirespen eta goraipamenezkoak guztiak, noski, Mattinek besterik ez bait zuen merezi.

Oso argigarria iruditu zait niri Joanito Dorronsorok bere idazlantxoan egiten duen aipamen hau: “Ifarraldeko doinuak kantutegietan solfeoz idatzirik daudenez, askotan alde honetakoak baino zehatzagoak eta finkatuagoak baldin badira ere, ez pentsa Mattin haien konpasera makurtuko zenik eta melodiaren menpe ibiliko zenik, ez horixe; bere bertsogintzari zegokion eran baliatuko zen doinuaz, ongi zetozkion bidexigor guztiak hartuz”. Mattinen lagun estu eta min izandako gure Lazkao Txikik ere ez al du beste hainbeste egiten?

Ondoren, Mattinek Euskal Herriko toki ezberdinetan kantatutako bertsoen aukera bat dator, ederki apailatua eta balio handikoa, edozein bertsozalerentzat gozamenerako iturri. Beharrezkoa zen, bai, horrelako bilketa lan bat, ahanzturaren hortz zorrotzei txiri egiteko. Egina dago, eta bejondeiela egileei! Portatu zarete!

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak