kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Orbanak / Juan Ramon Madariaga / Olerti Etxea, 2001

Poesiaren zentzua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-06-02

Asko dakigu orbanei buruz behin baino gehiagotan zauritu garenok, edo zauritu egin gaituztenok. Mina joan ondoren ere hortxe geratzen dira orbanok, erakusgarri, oroitgarri, minaren arrasto garbi eta azaleko. Nola katedrateko aurrealdeak ixten duen barneko irekidura, barneko lasaitasuna, halaxe orbanek ezkutatzen digute barneko sakontasuna, barneko jarioa. Orbanak orban, eta mina min: horra hor poesiaren zentzua. Edo Pepe Hierroren hitzetan: “Minari aurre egitea, horixe poesiaren xedea”. Edo Nietzcheren hitzetan: “Mina eta ni batera jaioak gara”.

Liburu honek Juan Ramon Madariagak idatzitako poemen hautaketa eskaintzen digu; antologia da alegia. Lau liburu ditu orain arte argitaratuak: Imintzioren Pergamuak, Galera Errepikatuak, Elaien Ausardia, Argia sortzen den Izartegia.

Eta aukeratutako poemei berri batzuk erantsi dizkio Juan Ramon Madariagak. Bata, Nepalen idatzitakoa, oso polita. Bilduma ere berria da, Zarauzko Olerti Etxeko Ipar Norabidea. Badakigu badirela beste norabideak, baina axola gutxi poetoi. Iparra baita garrantzitsuena.

Eta poesian ez da komeni testuaren beraren norabidea galtzea. Juan Ramon mendizalea, Everesteko igoera saiatu duena, maisua da orientabideetan, ez du sekula hutsik egiten. Niri gogora ekartzen dit beste poeta alpinista bat, Miguel d’Ors izugarria, finezia handikoa, arnas txikikoa, baina hitzak hegalak bailiran erabiltzen dituena.

Hitzak non jarri eta, batez ere, zein hitzak jarri, ondo daki berak —baita Madariagak ere, esango nuke— eta hitzok egiten dituen soinuak darama poesiaren bidean gora, poesiaren gailurrera.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak