« Euskal liburugintzaren eguneko zenbait gaitz | Borroka »
Terrala / Patxi Ezkiaga / Sendoa, 1990
Elorri eta Terrala Angel Zelaieta / Euskaldunon Egunkaria, 1991-02-23
Gure arteko literaturak bi poema-liburu dauzka, gutxienez, hots dardarkariz titulatuak: Bitoriano Gandiaga-ren “Elorri” eta Patxi Ezkiaga-ren “Terrala” hau.
Azken hau bi partetan partitua da, itxuraz ezeze, mamiz ere, geure ustez: lehena (titulu orokorrik gabea) eta bigarrena, “Loiola auzoko Blues”.
Gipuzkoarrek ohi dutena legez (Patxi Legorreta-koa da), ba ditu “-a” organikoarekin istiluak: “lotsik”, “gerorik”… idazten du. Poesigintzak dauzkan zenbait arazo (euskaraz), berriro ere lehenean agertzen dira: sinalefak aukeran daude, “ta” eta “eta”, “-ke-” eta “-kee-” idazten da, segun neurriak zer eskatzen duen.
Darabiltzan metroak ugariak dira: lantzen ditu oktosilaboak, endekasilaboak, zortziko txikiak, handiak… Gehienetan, “zuriak”, zenbaitetan asonanteak eta inoiz —oso gutxitan— kontsonanteak. Neurri ugarienak, libreak dira; baina erabilten dira, baita ere, kuartetoak, tertzetoak, bikotzak, espazialak eta besteren bat. (Ez dago modan, bistan da, hitz neurtu eta hoskidegorik.) (Egia da, jakina, JRJ-ek zioela nahi duzuna esateko, librea; poemak berak nahi duena esateko, neurtua.) Kodigoa, gehienetan, kasik beti, zuka da; gutxi batzutan, hika.
Gorago bi zatitan banaturik ikusten dugula esan badugu ere, ba dauka batasun bat: “porlanaren poesia / suburbanoa” izango litzateke objetoa, eta sujetoa “zergatik onartu behar dudan / zurrunbiloan naraman ibaia”, beraren buruari galdetzen diona.
Gandiaga-ren “Elorri”n bezala, aliterazio bortitzak gogor hots egiten dute: “abaraska ta horbela zikin, zaztar, ziztrindua”, eta hiperbole eta patetismorako joera —pulpitoa erabili dugunoi nekez galtzen zaiguna— agirikoa da: “arraun ustelak kresalak janak / edozein itsas bazterran.”
Nire gustorako bigarren alderdia, Loiola-ko hori, airosoagoa eta sineskarriago da; aire surrealista batzutan, argumentu deskriptiboa bestetan, Lizardi-ren oihartzun handia (“Berriro igo naiz”…), intimismo xamurra (“…zoriontzen ninduen / amodio baten amaiera”),…
Azken egun hauetan bi liburu irakurri ditut batera: J. Gil de Biedmaren autobiografia eta Patxi-ren hau: batak esan nahi zuena dioelakoan nago, eta besteak inguruak esatera behartzen duena. Irakur itzazu, irakurle: atsegin izango zaizkizu.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera