kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Angeles Sorazu. Bizia eta rnezua / Luis Villasante / Erein, 1990

Mistikotasun fundamentalista Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1991-02-16

Angeles Sorazu, Florentxi bataio izenez, Zumaian jaio zen, 1873an, eta Valladolideko Kontzezioko komentuan hil, mende honek hogeitabat urte zituela, San Agustin egunean, hau da, abuztuaren hogeitazortzian. Egun horretan hiltzea aldiz, Sorazuk berak eskaturiko heriotz mota edo bidearekin bat omen dator, Villasanteren hitzetan, ezen mistikotzat izanik zumaiarrak bere burua, mistikoetan maisu den santuari eskainitako egunean hiltzea mesedetzat har bait zezakeen.

Jainkoa isildu egin dela diotenei Angeles Sorazuren bizitza eta obra ekarri gura izan die, biografia taiukeraz, Villasante euskaltzainburu ohiak. Jakina, biografia honek, biografiazko alde hutsetik begiratuta, fede katolikoan direnentzat baino ez du balio, ez bait da batere kritikoa Sorazuk bizi omen zituenekikoan. Ni neu erabat ateoa izanik, ez dut alde horretarantz joko. Atseginez irakurriko dut liburua, besterik gabe.

Lehenik eta behin, Villasanteren prosa bikaina da, iturritzat duen tradizioan kokatzen delarik, hau da, Axularren eskolan. Eskola horren alde gartsuen eta aldi berean metodotsuen ihardun izan dutenetarikoa izanik Villasante, beronen eskutik itxarotekoa dena da hau hala izatea. Liburua eskuartean hartu eta irakurtzen hasiz gero, behingoan doaz begiak orrialdez orrialde, hain da erosoa hemengo prosabide hau.

Bestalde, atsegin izan dut, ene ateismoko behe-talaiatik —arimak berak ere ez al ditu solairu bi, bada?— katolikotasun fundamentalista honen irakurtzea. Fundamentalista diot, ezen, hala erabiltzen den gaia, mistika, nola gaiari ekiteko aipatzen direnak, fundamentalenak bait dira erlijio-esperientzia mistikoan. Eta, azkenik, ez ote da mistizismoa erlijio katolikoan dagokeen esperientziarik fundamentalena? Gozamen estetiko itzela izan da enetzat liburu hau irakurtzea, noiz eta islamaren fundamentalismoaren bildur direnean fededun zuhurrak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak