« Irakurlearen txanda | XVIII.eko lekukotasun bat erabilera bila »
Aitaren batean / Andoni Egaña / Elkar, 1990
Arintasuna, oreka, freskotasuna Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1991-01-19
Arintasuna du nagusi Andoni Egaña bertsolariaren bigarrena den liburu honek. Eta arintasun hori adierazten du liburuari ezarritako izenburu ezin egokiagoak ere.
Horrelakoxea da Egañaren idazkera, euskaraz aise irakurtzeko gauzak eskatzen dituzten horien gustokoa seguru asko. Horrelakoxea zen hain arrakasta handi eta ezustekoa lortu zuen “Sokratikoek ere badute ama” ezagun hura ere, Egaña euskal idazleen parnaso ttipian sarrerazi zuena.
Dudarik gabe, Egañaren liburua aise irakurtzen da, eta ez du irakurlea entretenitzekoaz landa bestelako goiasmorik ere. Baina horretantxe oso zuzen asmatzen du bertsolariak. Kaleko komentarioak egunkariratzen —eta libururatzen— pare-parean asmatu du Egañak, eta inork halakorik pentsa balezake ere, hori ez da batere erraza.
Batetik, Egañak bertsolari baten hizkuntz erraztasun eta aberastasuna du, ziurtasuna alegia. Bertsolariek, eskuarki, oso ondo idazten bait dute, irakurleari hankasartzeekin estropozo egiteko beldurrik sentierazi gabe, gehienetan behintzat. Egañak horretan ez du hutsik egiten. Eta hori oso eskertzekoa da.
Bestetik, Egañak, esan bezala, kaleko komentarioak egiten ditu, baina halaber oreka gordetzen du, gehiegikeria nabarmenik gabe aritzen da eta ezagun du kultura orokorra deitzen den horretatik ere jantzia dagoela.
Horregatik, eta beste gauza askorengatik beharbada, liburuak aise lortzen du bere helburua, eta irakurlearen aldez aurreko nahiak ondo baino hobeto betetzen ditu.
Beste gauza asko horien artean, dudarik gabe, Egañaren umore fina dago, baldreskeriarik gabeko umore orekatua hori ere, baina tarteka zartada ironikoak ere badituena, eta zozokeria geldotik ere urrundu egiten dena.
Laguntzaileak ere parekoak bilatzen asmatu du Egañak, liburua atontzeko orduan. Arantxa lturberi oso berezkoa eta naturala geratu zaio hitzaurrean egin duen Egañaren nolabaiteko imitazioa, eta Mattinen ilustrazioak ere bat datoz liburuaren izanarekin zein izenarekin.
Liburu fresko eta arina oro har, gogoz hurbiltzen zaionari muzinik egingo ez diona.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez