kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Agur, Euzkadi / Juan Luis Zabala / Susa, 2000

Hildakoen hatsa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-11-11

Juan Luis Zabalaten liburu honek badu, idazlearenganako bestelako iritzi eta aparteko kontsiderazioez gainera, irakurgarria izateko merito franko. Batetik, hartu baitaiteke bera erreportaia moduan; euskal literaturari buruzko erreportaia moduan, zehatzak izateko. Izan ere, lehen orrialdetik azkeneraino eta Lauaxetaren konpainian, Juan Luis Zabalak azken gerratik honako letren historia egiten du, bere erara noski. Berpiztutako Lauaxeta ateratzen du paseatzera eta harekin Euskal Herria bisitatzera joaten da. Aukeratutako tokiek badute zerikusirik gure literaturarekin, idazle baten sorterri izan delako edo, bestela, idazle baten inspirazio-iturri ere gertatu delako.

Hala bada, euskal literaturari egindako errepasoarekin batera gure Natura aberatsari egindakoa dator jarraian, gelditzeke. Aitortu behar, Euskal Herrian zehar egindako bidaia horretan berebizikoa dela Lauaxetaren laguntza, aitzakia ederra baita bi belaunalditako partaideak, Lauaxeta bateko, eta narratzailea eta Egunkaria-ko kazetaria besteko, eztabaidan jartzeko. Biek ikuspegi ezberdinetatik begiratzen diote errealitateari, alegia orainari, baina bien iritzia antzekoa da iraganeko zenbait kontu epaitzerakoan. Alde horretatik begiratuta, liburua elkarrizketa sinbolikotzat jo daiteke, eta ondorio gisa atera ere bat orduko abertzaleak eta gaurkoak antzekoak direla, euskaran eta euskal lurrari dioten maitasunean batez ere. Baina ezin ahantz Herio, pertsonaia moduan. Azken finean nobelako pertsonaiak batzen dituena bera da (biak ala biak, poeta eta kazetari, baitaude hilik). Gainera, heriotz tokitik beste era batez ikusten da btzitza. Baina hori ere, Juan Luisek gogorarazten digunez, esana zuen lehendik Pessoak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak