kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gezurrak, gezurrak, gezurrak / Iban Zaldua / Erein, 2000

Izenburuak arrazoi Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-07-01

Izenburuak berak hitz gutxitan adierazten du, laburtzen du, literaturaren zeregina gezurrak esatea dela, dotore eta graziaz alegia. Iban Zalduaren hitzetan: “Literaturaren eta engainuaren, iruzurraren arteko harremanak ez dira berriak; hein batean, literatura guztia da iruzur edo simulakro”. Ipuinaren izena, nola ez “Literatura eta iruzurra”. Dena ez da gezurra, ordea, liburu honetan. Ivan Zalduak, gaztea arren edo horrexegatik beharbada, ofiziodun idazlea dugu. Eta denbora gutxian lortu du ofizioaren jabe izatea, bere meritoa noski. Egia esan, liburu honetan biltzen diren ipuinak, batzuk gehiago besteak gutxixeago, gustagarriak dira. Ipuin Euskaldunak liburuan sartu zituenak baino dezente hobeak dira nire irudiko. Asko dira eta horregatik laburrak, ala laburrak direlako dira hainbeste? Erretolika aparte utziz, hogeita sei ipuin bildu ditu Ivan Zalduak, sei sailetan: Simulakroak, Inbusteriak, Asmazioak, Iruzurrak, Ameskeriak, Esamesak. Ivan Zalduak errealitatetik hartzen ditu gaiak. Eta errealitatea diodanean ez naiz norberaren errealitate txikiaz, baizik eta denon aurrean eta begi bistan dagoen denbora eta espazio horretaz. Horregatik beharbada dute ipuin batzuek kazeta-artikulu tankera: “Amsterdam, Florentzia”, “Hitz-jokoa”, “Gérard Marchand” dira esaten ari naizen adibide eta froga-harri. Ivan Zalduaren literaturak ez du ez mugarik ez zutaberik ezagutzen. Idazle peto-petoa da. Horra hor ondorioa.

Ipuin batzuk zoragarriak dira. “Konspirazioaren teoriarako argudio berriak”, “Entropiarena”, “Kontrolarena”. Jolas moduan antolatuta dauden arren, ipuinaren logika azkeneraino eramanda dago, eta du hutsik egiten. “Bibliografia” esaterako, liburuko aipatuena, ezagunegia iruditu zait. Dozena bat baino gehiago irakurriak ditut estilo beretsuan. Ona da, hala ere, ezin uka. Beste batzuek bukaeran dute akatsa: “ETTa” izenekoak, edo “Ni Euskadiko Ezkerrako militantea izan nintzen” delakoak. Ez dago gaizki, Euskadiko Ezkerra izan dena eta ipuin labur bihurtua! Gehiago merezi zuelakoan nago. Ala ez? Ez dakit, jadanik ez dakit ezer.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak