« Antzerkian eskema (batzuk) hausten | Kazetarien kontuak »
Desira izoztuak / Ana Urkiza / Elkarlanean, 2000
Desiraren definizioa, esaterako Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-06-03
Bada liburu honetan idazlearen biografiaz harantzago joateko gogo eta grina. Eta hori ona da, eta beharrezkoa ere bai, idazle izan nahi duen ororentzat. Izanez ere, norberaren biografia oinarri sendoa da, handik literaturaren zerura jauzi egiteko lur gogor geldia. Biografia aipatu dut: kazetaritza, komunikabideak, Frantziako egonaldia, Londonekoa, ingelesa ikastera joana hara, beste asko bezala. Lagungarri da (zaigu) haren literatura ulertu ahal izateko.
Desira da liburuko gaia. Desira, Ana Urkizaren arabera, mundua mugiarazten duten gaien azpian, sakonean, sustraian, bihotzean,… dagoen amankomuneko sentimendua da. Ez da definizio txarra. Desira guztiak ez baitira berdinak: batzuek gelditzeke garamatzate heriotzera; besteek, bizitzara. Ana Urlkizak bitan banatu ditu: ezkutuko desirak eta agirikoak. Banaketa idazlearena da, iruditzen baitzait sail gehiago ere egin daitezkeela: ez ezkutukoak eta ez agerikoak, esaterako; ezkutatzen diren agirikoak, edo-eta argira ateratzen diren ezkutukoak. Ezkutuko desirak, gure barne-barnean egon eta gero, batzuetan bortitz eta besteetan bigun lehertzen diren horiek ditugu, gehienak. “Ezezagunaren esku artetik”, bortizkeriaren adierazgarri da; krimen baten kronika, non emakume bat hiltzen duen bere maitaleak. “Ispilu aurrean” ere jite berekoa da, Herio izena duen dama beltzaren argazki zehatza, azken finean. Ipuinik ederrena, ordea, “Romulo dut izena”. Cortazarren ipuinen usaina dauka baina horrek ez du inporta, Julio gizonezkoa baitzen eta Ana, emakumezkoa. Garbi gera bedi. Maitasunaren aurrean, hobe esan, maitasunaren lanbroetan gizonezkoak eta emakumezkoak ez baikara berdinak, ez baitugu berdin jokatzen. Batzuk beti galtzen dira; besteak, sekula ez.
Bigarren sailekoak, agirikoak alegia, poetikoagoak dira, jendaurrean azaltzeak berez apaindu beharra, (poetizatu beharra) balekar bezala. Fineziaz idatzitako istorioak dira, lehen sailekoak baino umoretsuagoak ere bai (ez gehiegi, dena esan behar bada). “Idatzita zegoen”, gustatu zait bereziki, patuak berak ezarritako jokoan patuarekin berarekin jolasten baita Ana.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo