kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ur-tximeletak / Pili Kaltzada / Erein, 1999

Tximeletak bezalako hitzak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-04-21

Joan zen apirilaren 12an, asteazkeenan, Koldo Mitxelena Kulturunean, poesia gaztearen emanaldia ikusteko aukera izan genuen; batzuk, lekuko gisa, eta beste batzuk (idazten ari naizen hau esaterako) partaide gisa. Lau poeta, zein baino zein laurak, ahotsez ezberdin eta sentikortasunez antzeko, Utopiaren bila aspaldi abiatuak, hizkuntza dutelarik itsasuntzi bakar, aritu ziren —musika lagun— nork bere poemak irakurtzen: Harkaitz Cano, Pello Otxoteko, Mirari Garcia de Cortazar eta Pili Kaltzada. Ikuskizun ederra izan zen, hori ere esan gabe doa.

Pili Kaltzada aipatu nahi nuke, ordea, ahots polita izateaz gainera, oso ondo irakurtzen baitu, irratiko esataria izana baita, edo oraindik bada, ez dakit, eta irratiak esatariak egiten ditu, poeta egiten ez dituenean. Baina ez zen bakarrik izan Pili Kaltzadak ahoskatzeko duen moduagatik. Haren poemek zerbait dute irakurriak direnean, idatziak direnean antzeman ezin daitekeena, edo nik behintzat antzeman ez nuena.

Gertatutakoa esaten duen poesia dugu, esperientziadun poesia beraz, esperientziadun poesia berezia balitz bezala, baina garbi dago bizitzaren iturritik edan duela, batzuetan ok egin arte, Pili Kaltzadak. Horregatik behar bada ageri da neska gazte honen poesian eskarmentu moduko bat, bizitzatik zerbait ikasi eta hura gogorarazi nahiko balu 1bezala, besteok bera eroritako zuloan eror ez gaitezen, berak jotako harrian estropozo egin ez dezagun.

Hitz sotilak dira, hitz txikiak, bizitzaren astuna eramateko lagungarri ez direnak, neska poeta honek bizitza gure begien neurriko dela jakingo balu bezala. Ia ahaztu zait esatea. Pili Kaltzadak liburu honetan gaztelerazko poemak sartu ditu euskarazkoekin batera.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak