kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Euri kontuak / Jose Luis Otamendi / Susa, 1999

Sentimendua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-01-29

Hogei ipuin guztira, laburrak ezinbestan, Jose Luis Otamendiren azken emaitza honetan. Arretaz irakurri behar dira, hizkuntza landua bezain zaindua baitarabil idazleak, baina ez da trinkoa, ezta samurra ere. Gogorra da, Azpeitiko altzairua lakoxe malgutasun gutxi du. Horrek ez du esan nahi zurruna denik, ezta gozotasunik ez duenik ere. Poesiatik urrundu nahian ote? Ez dakit erantzuten. Poetek —eta Jose Luis Otamendi poeta dugu— narratibagintzara jauzia egindakoan, sarerik gabe egiten dute; eroriz gero, deskalabrua.

Ipuinak direla iddatzi dut haserako esaldian, baina ez da erabat zehatza hori. Hogei gogoeta ipuin bihurturik idazten badut, ederkiago azalduko dut liburuaren mamia. Gogoetak era askotakoak dira, edo gai askori buruzkoak. Errealitateari lotutakoak gehienak, Euskal Herrian kokatuak, Urolan bereziki, paisaia identifigarria baita oso. Errealitate horretan politikak (badakit esateko modu bat dela, baina ez zait bestelako hitzik ateratzen) toki aparta du. Kezka, samina, itxaropena ere bai. ETAren su-etena da gehien errepikatzen den errealitate-zati, edo puska. Zerbait esan nahi du horrek. Bada, hala ere, ipuin bat, “Nire aitaren etxea” hain zuzen, guztiz intrigaturik utzi nauena. Ez dut oso ondo ulertu. Mea culpa, seguru asko.

Testu gehienak tristeak dira; sentimentu hits eta goibela islatzen dute. Badira pare bat baino gehiago tragikoak direnak, hasieratik bukaeraraino. Ukitu kafkiarrik ez zaie falta, gainera. Baina badira ere poemak direnak. Bereziki “Musuzapia”, benetan hunkigarria; behin baino gehiagotan irakurtzea merezi du, hitz bakoitza ahogozatuz. Eta idazlearen baitakoak, idazlearen min-minak, ere azaltzen dira. Esaterako “Bizion oinok”. Maila, bataz beste, ona da. Horrek ez du esan nahi ipuin kaskarrik ez dagoenik, baina gutxienekoak dira.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak