kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola / Alberdania, 1999

Gerra elegantea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-12-24

Liburu guztiak adiskideenak balira bezala irakurri behar dira, eta adiskideenak ez balira bezala epaitu. Hala dio esaerak (oso zaharra, ez bainaiz oroitzen noiz aditu nuen) eta ados egonik ere, ez naiz oso pozik geratzen adiskidearen liburua esku artean hartu eta epaitzeko erritualari ekiten diodanean. Aukeran nahiago… Ez da hori, adiskideen liburuak adiskideenak balira bezala epaitu behar dira, eta adiskide ez direnenak ere bai, adiskideenak balira bezala hain zuzen, hori agintzen baitu zuzentzak. Baina ez dakit zergatik luzatu naizen aitorpen honekin, zurikeria baitirudi noski, bai eta ez, to eta tati, gure artean usu den ariketa azpikoa.

Gustatu zait libura. Egia esan, gehiago espero nuen Inaziorengandik (zergatik espero dugu hainbeste adiskideengandik?), gehiagotzat ditugulako akaso, eta lehendabiziko orriak “ez da hau”, “ez da hau” esaka aritu naizen arren, gero, orriak pasa eta eleberria aurrera, bidean joanez gero, orduan eta lasaiago geratu naiz. Kontuan hartzen badugu eleberria (Inaziok maite duen hitza) bidaia baten kontaera dela funtsean, Bilbotik Donostiara eta handik Loiolara (gure patroi haundiaren etxera), ezinbestekoa da testuari arintasuna eskatzea. Gerra garaiko nobela izanik, eta orduan gaur egungo autopistarik ez zela jakinik, errepide kaskarra eta meharra baizik, oso azkar doa, nobelan bederen, bertako kontakizun nagusia. Tajuz ere bai.

Ondo lotuta daude nobelako zatiak. Bertako toki batzuk ezagunak egiten dira gainera (nondik atera ote du Mujikak san Inazioren irudia, eskuan txanpain botila duela? Larramendi kaleko zein tabernatan?), baita esaldi batzuk ere. Dibertigarria da, hori ere esan behar, irribarrea ezpainetan uzten duen horietako testua baita Inaziorena. Irribarrea esan dut, ez barre zantzoa, ezta algara ere. Serioa baita neurri batez. Eta euskarari dagokionez esango nuke Inaziok bere burua zigortu egin duela, muga bat jarri diola, eta handik aurrera joaten galarazi, eta Orixek “Santa Kruz apaiza” bezala, hiztegiari begiratzeke idatzi duela hau, erraz eta eroso, hanka batez, santuak bezala.

Elegantea, hala ere.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak