kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Tratabideak / Bixente Barandiaran / Auspoa, 1999

Tratu klase asko Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-11-20

Noiz edo noiz ikusi izan dut Bizente Barandiaran etxe ondoan, guretik gertu samar bizi baita. Baina ikusi ez banu ere, haren liburuak irakurriagatik, lehendik ere ezaguna nuen, idazle bat bere lanek egiten baitute idazle eta ez haizeak harat-honat daraman hotsak. Esan nahi dut nik badakidala nor den Bizente Barandiaran. Zartu gabe ezin bizi izeneko liburua argitaratu zuen 1990ean eta Lanik gabe ezin bizi 1995ean. Bigarrenean bere bailararen berri esaten digu, Urkia ekartzen digu burura, denok ezagut dezagun. Batean zein bestean, Bizente Barandiaranek oroimenaren makinari eragiten dio (oroimena da adin batetik aurrera, eta ez beti, zutik eta tente geratzen den ahalmen bakarra), eta atzera joz aspaldiko kontuak ateratzen ditu argitara.

Egileak berak azaltzen digu hitzaurrean zerk bultzatu duen liburu hau idaztera: “Lengo lanak poztuta astera noa berriro idazten. Bi liburu aietan nere baillarako eta gazte denborako kontuak jarri nituan. Orain, berriz, aitonari entzunak eta abar. Poztuko nintzake zuen gogozkoak balira”.

Tratubideak, edo tratanteei buruzko kontuak, hori da liburuaren gaia. Lehen zatian behintzat. Bigarrenean, nire ezusterako, nobela labur bat baitakarkigu. Esposatzen diren neska-mutil bi ditu horko pertsonaiak. Batean, herriz herri, feriaz feria dabiltzan tratanteak ditu aztertzen. Jende ospetsua ziren tratanteak garai batean, nik dakidala, diru asko erabiltzen baitzuten. Bizente Barandiaranek gai horri buruz esaten dituenak egiak direlakoan nago. Horrek ez du esan nahi esaten dun guztia brak esaten duen bezala gertatu zenik. Baina sinesgarriak dira. Elkarrizketak, esaterako. Nire umetan entzunak ditudalako badakit halaxe jokatzen zutela saltzaileak eta erostunak.

Bigarren zatian, esan dut, ezkontza-tratua du gaia. Horko pertsonaiak eta lagunak egileak berak asmatutakoak dira. Horregatik hartzen du nobela tankera, edo eleberriarena nahiago baduzue.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak