kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Axular-Antologia / Axular / Ibaizabal-Kriselu, 1999

Ispiluak erakusten duena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-09-25

Euskararen eta euskal literaturaren irakaskuntza arlo askotara zabalduz joan den neurrian, hartarako materiala (irakasle zein ikasleentzat) ugarituz joan da gurean, nabarmen gainera. Horrekin batera klasikoaren adiera berria sortu dugu. Klasiko zaharrekin batera (aspaldikoak —horiek— betikoak alegia) berriak sortu dira. Axular baten ondoan Saizarbitoria bat dugu, edo Lertxundi bat, edo… Ez da inor harrituko horrekin, gurean apur bat desberdin baita dena. Literatura txikia dugu; asko ere ez gara idazten dihardugunok. are gutxiago literaturagintza diru-iturritzat harturik bizibidea atera nahi dutenak. Baina beste kontua da hori.

Ideia polita iruditzen zait honelako liburuak kaleratzea. Lehenago ere, nik dakidala, Saizarbitoriari, Mogeli eta Sarrionandiari buruz kaleratu dira. Esan beharrik ez dago, irakaskuntza munduan dabilen jendeari ondo etorriko zaiola, hori espero dut behintzat, liburu erraza baita.

Liburuaren ezaugarriak, erraztasunaz gainera, honako hauek dira. Sarrera bat dakar eta bertan Patxi Salaberrik (Axularri buruz orri asko idatzitakoa bera, Sarako erretore izandakoari buruzko tesia egina baitu), azaltzen dizkigu luze baino laburrago, idazlearen bizitzaren zenbait ohar, hala nola liburuaren estiloari buruzko zenbait xehetasun. Sarako erretore izandakoaz aipatzen dena ez da gehiegizkoa, izan ere, haren bizitzan badira tarte batzuk, denontzat ezezagunak. Testuari buruzkoak, ezagunagoak dira, izan ere garai bateko aszetika liburuen sailean sartzen baitute liburuaren ikerlari izan direnek.

Segidan eta ondorio gisa, testu-antologia ederra dakar honako honek. Axularren estiloaren aberastasuna zertan den erakusten digu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak