kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Euskararen historia txikia Donostian (1800-1998) / Koldo Izagirre / Susa, 1998

Historia atsegina Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-01-23

Irudipena izan dut, donostiarrak ezagutu ahala, minostuta sentitu izan direla, Gipuzkoako beste euskaldunen aldean bederen, urte askotan. Akonplejatu samarturik bizi izan direlakoan nago, kapitalean bizi izateak argitzen ez zuen euskaldun gutxiespen-konpleju batez ukituak alegia. Beren euskara itsusitzat ere hartzen zutela nabaritu izan dut, behin baino gehiagotan. Seguruaski ez dira beren historiaz jabetu izan.

Koldo Izagirrek liburu atsegin bezain interesgarria idatzi du. Ez da liburu luze handi orrialde askokoa. Laburra da, argazkiz hornituta dago eta, gehiago esan, arina da. Arintasunak ez du, hemen, azalekoa esan nahi, irakurterreza baizik. Egileak sarrerako testuan dioenez, uste baino luzeago atera zitzaion lana halabeharrez. Horrek ere ez du esan nahi, honako hau datu askotariko liburua denik. Datuak badaude, zehatzak gainera, baina liburuan funtsa ez dago datuetan, egileak idazterakoan duen etaidatzitakoari ezarri dion ikuspegian baizik.

Datu-multzoa bera baino garrantzitsuagoak iruditzen zaizkit hor hemenka liburuan ageri diren anekdotak, giro eta garai bat islatzeko aproposagoak baitira, datu hotzak baino. Anekdotak baliagarriagoak dira, gainera, datuak baino. Anekdotek ironiarako aukera ematen dute, eta, errosario moduan elkarturik, literatura itxura hartzen dute.

Donostiako euskararen historia kuriosoa da. Aitortu behar dut, harritu egin nauela neurri batean. Egunero ikusten ditudan hainbat kale eta leku-izenak nolabaiteko lekukotza gordetzen dutela jakiteak bezainbeste. Donostiako euskararen historiak, gainera, ederki laburbiltzen ditu gure hizkuntzak gure probintzian izan dituen gora-behera guztiak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak