kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Argizariaren egunak / Anjel Lertxundi / Alberdania, 1998

Idazteko grinaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-09-12

Anjel Lertxundik nobelatik nobelara aldaketa ikusgarriak egiten ditu. Otto Pette idatzi ondoren, haren nobelagintzak beste bideak hartu ditu. Prosa sendotu egin da, jakinaraziz edo frogaraziz nobelagile izan nahi duenak prosa behar duela, berez obra oso bat sostengatuko bada. Baina prosa hori, liburu honetakoa behintzat, ez da prosa soil, bere burua zuritzen eta luzitzen duena, bere buruaren edergailu dena. Prosa horrek mundu bat dakar berekin; beste moduz adieraz ezin daitekeena seguru asko.

Argizariaren Egunak bitxia da izenburutik hasita. Zer adieraz lezake iraunkortasun eza argizariak baino hobeki? Argizariaren gainean idaztea, gerorako ezer ez uztea da. Antzeko irudiak errepikatu izan dira aspalditik hona, zentzugabekeriaren ikur eta seinaletzat joz gainera: “haizean idaztea”, “uraren gainean idaztea”, “elurraren gainean idaztea”. Denborari eta iraupenari idazketari baino garrantzi gehiago ematen dionak halaxe pentsatuko du. Baina idaztea ezer izatekotan, grina denez, denboraren gainetik dago bera, unearen zordun da, bere grina erregarri hori asetzeko. Eta berdin elurra edo ura edo haizea edo argizaria bada, idazteko toki.

Idazteko grina aipatuz batera, Breyten Breytenbach idazle hegoafrika etorri zait gogora. Kartzelan preso zegoelarik, bere zaindariek haren gogoa hautsi nahian, egunero folio zuriak ekartzen zizkioten eta gauean kendu. Breyten Breytenbacchek, hala ere, bete egiten zituen folio horiek, jakinik inork ez zituela irakurriko eta erreta amaituko zutela.

Anjel Lertxundiren pertsonaia ez dago kartzelan, dontsu-etxean baizik. Hori da ezberdintasuna. Izan ere, nobelak azken batean literaturari eta denboari buruzko gogoeta ugari baitakartza. Esan dezadan bidenabar denborari buruzko gogoetek heriotza nola ekidin dutela azken helbuur, heriore ihesi nahian.

Nire iritziz Anjel Lertxundiren azken nobela honek aurrekoak gainditzen ditu estiloan eta tonuan, nobelaren antolamenduan. Arrastoak ere ematen ditu, uler ditzagun idazlearen beraren nobelagintzako nondik norakoak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak