« Ikerketa zabala | Bidaiaren kronika »
Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri / Koldo Izagirre / Susa, 1998
Anarkistak eta gu Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-09-05
Liburu honen azalean, erdi itzalean beltzez, gorriaren gainean tente garrotea ageri da. Pentsa daiteke garroteari buruzko liburua dela hau, heriotzari buruz alegia, eta hori pentsatzen duena ez da ez zuzen ez oker ibiliko, heriotzaren pisua handia bada ere liburuan, liburu honek gai asko hartzen ditu bere barnean.
Hasteko Angiolillo anarkistaren bizitza kontatzen digu, Bartzelonan, Parisen, Londonen eta azkenik Arrasaten, han zegoelarik hil baitzuen Canovas gobernari espainiarra. Angiolillo, dakigunez, Bergarako espetxean hil zuten garrotea emanda. Biografia moduan idatzita dago. Koldo Izagirrek kontatzen digu, besteak beste, anarkisten idealak nola zabaltzen diren, nola jartzen diren eztabaidan, nola pasatzen diren anarkista berak ideietatik ekintzetara, zein ondorioak dakartzan horrek, zer nolako sofrikarioak pairatu behar dituzten, zerk bultzatzen duen Angiolillo Canovasi tiro bat ematera, eta horrelakoak. Ez hori bakarrik, ordea. Koldo Izagirrek lehen orritik bukaeraraino istorio pila dakarzkigu. Guztietan nabaria da lehen pertsonaren erabilera, narratzailea pertsonaia bakoitzaren eta, era berean, banan-banan guztien larruan sartuko balitz bezala, guztiek adierazten duten borroka, berea ere badela adierazteko. Ez dago neutraltasunerako biderik, narratzailearentzat bederen, (beste kontua da narratzailea eta idazlea bat eta bera ote diren jakitea). Hari bat dagoela Angiolillok esan nahi duena eta ondoren etorri direnek ere (Txabi Etxebarrietak, Txikik, eta beste batzuek ere bai) esan dutena elkarrekin lotzen dituena. Hori dela uste dut, laburbilduz, liburuak dakarkigun mezua.
Mezuaz gain, liburu entretenigarria da. Anarkisten abenturak kontatzen dizkigu batez ere, estilo arin eta jostariz kontatu ere, bizkaierari asko zor dion euskara samurrez. Abentura liburuak irakurtzeko zaletasuna duenak gozatuko du beraz. Eta liburu mezudunak gustuko dituen irakurlea ere pozik geratuko da Koldo Izagirreren hau itxi ondoren.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera