kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bizkarrean tatuaturiko mapak / Harkaitz Cano / Elkarlanean, 1998

Bidaiatzeko mapa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-08-29

Mundua ezagutzeko modu bat baino gehiago bada. Batzuk, garai honetan batez ere, tren, autobus, hegazkinetara igoko dira, urrutiko eta ez hain urrutiko tokiak ezagutzeko asmoz. Beste batzuek, inora gabe, etxeko zulotik mugitu gabe, mundua hartuko dute oroimenean. Harkaitz Canok liburu honetan bidaiatzeko era berezi, orijinal eta atsegina proposatzen digu.

Lehen lerrotik garbi azaltzen digu egitera goazen bidaia ez dela ohikoa izango, bukaeran ez dugula aurkituko souvenir tipikoren bat. Abisatuta gaude, beraz. Hortik aurrera irakurlearen esku dago, segitu ala ez, baina zinez merezi duelakoan nago, toki eta pertsonaia bitxiak ezagutzeko aukera eskaintzen badigu Harkaitz Cano idazle gazteak.

Ipuintzat jo daitezke liburuan bilduta dauden testuak. Eta ipuina diodanean errealitate zehatza ez den zerbaitez ari naiz. Errealitatea gainditu eta beste errealitatea sortzen duen ariketaz, noski.

Ipuin bakoitza hiri bati dagoki, edo, hobe esan, hiri bakoitzak ipuin bat eraikitzen du estatua balitz bezala. Lehena, Aljer izenekoa, alfabetoaren arabera horrela egokitzen baita, da eredugarriena. Berak azpimarratzen dizkigu gero, liburuko orrialdeetan barrena aurkituko ditugun tonu, estilo eta bestelako ezaugarriak.

Laburbilduz irudimenezko hiriak direla esan daiteke, erabat literarioak, baina, batzuetan, benetakoak baino politagoak, hiriak bisitatzeko gogoa pizten zaigu behintzat. Hori bera lortu zuen Italo Calvino delako batek, hiriei buruzko liburu batekin.

Laburrak dira hemengoak, aspertzeko astirik ematen ez dutenak, beraiez gozatzeko eta ez enpatxatzeko neurrikoak. Laburrean etekin hobea ateratzen dio Harkaitz Canok literaturari, luzean baino. Ipuin batzuk zoragarriak dira: La Paz esaterako, edo-eta Hong-Kong izenekoak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak