kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mandelaren Afrika / Juanjo Olasagarre / Susa, 1998

Gaurko Hego Afrika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-08-15

Hego Afrika deitzen den estadu hori asko aldatu da azkeneko urteetan. Kostata, dena esan behar bada. Azkenik, Nelson Mandela eta bere alderdia, ACN alderdia alegia, agintari. Baina noraino dira aldaketa horiek sakonak eta ez azalekoak? Lehen baino hobeto bizi ote dira beltzak, mestizoak eta asiarrak? Lehen baino okerrago bizi ote dira zuriak.

Ez dakit galdera horien erantzunen bila abiatu ote zen Hego Afrikara Juanjo Olasagarre, antzerki-idazle, itzultzaile eta poeta, baina badakit liburua irakurri ondoren, erantzuteko moduan egongo garela.

Hego Afrika, Juanjo Olasagarrek hurbiletik ematen dituen datuen arabera, herri konplikatua da. Arraza askoren arragoa, gainera. Gobernu afrikanerrak legeen bidez indarrean ezarritako dotrina arrazakeria izan baita (apartheid-a, hain zuzen, arrazen araberako bereizketa), are zailago egiten da ulertzen gaur egungo transizio garaia, oraindik ez baitaude ahazturik aspaldiko eta ez hain aspaldiko minak eta zinak.

Literaturak, noski, ez du dena adierazterik. Breyten Breytenbachek, esaterako, Pariseko deserritik nekez iragar zezakeen bere herrian gertatuko zena. Hala ere, oraindik miresten dudan idazlea da. Haren poemak (afrikaneraz idatziak, frantses itzulpenean irakurriak), kontsolagarri zaizkit denontzat nahasiak diren garai hauetan. Bere hizkuntzari eusteko dema ere hortxe dago; ez da txantxetan hartzeko kontua, hemen, gure herrian, euskararen kontuak txantxetan hartzen diren bezala, sarri askotan.

Juanjo Olasagarrek erreportaia ona egin du. Pertsonaiekin hitz egin du, pertsonaia kualifikatuekin (eskertzekoak dira liburuak dakartzan elkarrizketak, tartean idazleei egindakoak), errealitatea bere osotasunean hartzeko ahaleginean. Hego Afrikako zoko gehienak ikusi ditu eta kontatu ere bai, kazetariaren hoztasunez kontatu ere. Nahiago duelakoan nago, irakurleari iritzia emateko elemenduak plazaratu, bera iritzi ematen hasi baino.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak