« Zentzurik gabe | Altxorraren bila »
Gure barrioa, 1975 / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkarlanean, 1998
Haurtzaroa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-07-18
Xabier Mendigurenek haurtzaroko kontuak dakarzkigu liburu honetan. Noraino diren bereak, berari gertatutakoak, eta noraino asmatutakoak, besteei gertatutakoak eta idazleak ikusi edo ikasitakoak, ezin jakin, baina gauza bat dago argi, kontatzen duena ez dago oso urruti garai hartako errealitatetik. Andoni Egañaren hitzaurrea irakurtzen dut eta honela dio bertsolariak: “Gauza berdintsuak egiten genituela jakinekotzat jotzen dut. Zirrara ordea, gauza berdintsuak kontatu nahi dituen norbait topatzean sentitzen da”.
Guk ere antzeko gauzak egiten genituen, egia esan. Eta ez da harritzekoa, Azkoitia edo Beasain oso antzeko herriak baitira. Zertxobait gehiago hitz egingo genuen euskaraz, baina bestela… Neurri haundi batean neure haurtzaroa ikusi dut Xabier Mendigurenen Gure barrioa-n: jolas berdinak, bihurrikeria berdinak, haur berdintsuak…
Horretaz gain beste bi narrazio daude liburuan: Beste Mundukoak izenekoa. Sexu eta halakoetan nola hasi ziren sartzen kontatzen digu idazleak eta esan behar dut horretan ezberdinak garela. Guk ez genuen horrelako heziketa sexualik izan.
Hirugarren zatian, 1975, izenekoan, bere inguruko haurrak errealitate politikora nola hurbildu ziren kontatzen digu Xabier Mendigurenek. Franco hil zorian zen, ETA indarrean, eta haur abenturazaleak ametsetan.
Gustura irakurtzen den liburua da. Estiloa zuzena du, itzuli-mitzuli ibiltzeke kontatzen du idazleak kontatu nahi duen istorioa; saiatuz, hori bai, halako aho-literaturaren doinua ematen kontakizunari, idazle zaharrek —oraindik Auspoan argitaratzen dutenek— egiten duten moduan. Indarra du, dena dela, kontaerak; ez du aspertzen. Entzuteko ere aproposa.
Seguruaski ez dira kontu handiak liburukoak, idatzita dauden beste kontuen aldean jartzen baditugu, baina, Mendigurenen fabore esan behar da, lortzen duela irakurlea hunkitzea. Hori bere meritoa du.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez