« Bizitzak eta ekintzak | Poesia zantzuak »
Plastikozko loreak erregearentzat / Xabier Montoia / Susa, 1998
Elvisen bila Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-05-23
Azalean Elvisen argazkia ikusten da, gitarra eskuan, gazte zenekoa. Izan ere, Elvis Presleyren santutegira (Gracelandera hain zuzen) egindako bidaia kontatzen digu Xabier Montoiak. Amerikarrek oso maitea duten jeneroa da, gainera, bidaia-liburuena, Kerouak-ek On the Road sonatua idatzi zuenez geroztik batez ere. Amerikarrak autozaleak direlako, seguruaski, eta eraiki dituzten autopista eta autobideak betetzeko auto asko beharko dutelako ere bai, nik uste.
Alde horretatik begiratuta ez da oso berezia Montoiaren liburua. Auto bat hartzen du (Ford zahar bat) eta gogoko duen musika sortu izandako lurrak bisitatzeari ekiten dio: Nashville eta Memphis hiriak ikusten ditu eta, bide batez, Elvisen berri ematen digu. Montoiaren liburu honetan (oso txukun idatzita dagoela esan behar), filmeetan edo-eta jeneroko nobeletan ikusiagatik edo irakurriagatik ezagunak zaizkigun irudiak aurkitzen ditugu: motelak, limusinak, tabernak… Motelak bere garrantzia du amerikarren iruditerian, ez pentsa. Kantetan ere sarri-sarri esaten den hitza da. Topikoa izanik, zaila da irudiari muzin egitea. Eta hauxe galdera, zer ez da topikoa estatu Batuetan.
Esan nahi dut Montoiak erakusten diguna ez dela filmeetan edo amerikar tipikoen liburuetan agertzen denaren ezberdin. Baina esan beharra ere badago, Elvisen sorlekuan, Graceland miresgarrian, turisten Meka berri horretan, gauza gutxi daudela topikotik kanpokoak edo-eta irudi finkoaren aldean ezberdin direnak. Ia dena erakutsi baitigute lehendik.
Dena dela, interesgarria iruditu zait liburua. Kontatu behar duena kontatzen digu, gehiegizko deskripziorik gabe; nahikoa, hala ere, errealitateaz jabetzeko. Ez naiz Elviszalea, esan dezadan ozen. Areago, gorroto diot Elvisi eta haren inguruan sortutako industriari, baina Montoiak, musika-kontuetan jantzia denez, datu pila ematen dizkigu Nashvillen eta Memphisen egiten zen musikari buruz. Eta hori beste kontua da, amigo.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo