« Zaldun aspertuak | Mundua eta mindura »
Luma eta lurra / Jon Kortazar / BBK-Labayru, 1997
Idazketa eta lurraldea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-03-21
Beti izan du Jon Kortazarrek izenburu sujerikorrekiko joera. Gogoratu besterik ez Laberintoaren Oroimena, euskal poesiari buruzko saiakera hura, behin baino gehiagotan argitaratua. Honakoan Luma eta Lurra hartzen du, Seamus Heaney-ren poema batetik, idazkera eta lur-langintza biak batera uztartuz. Ez da irudi txarra, eta Heaney-k Irlandaren aipamena egiten duen bezala (lurra, lurraldetasuna, nekazal mundua), Kortazarrek, Euskal Herriari ezarririk, antzeko iruditeria ekarri nahi du guregana.
80ko Hamarkadan idatzitako poesia dakar aztergai Kortazarren honek. Irakurri ondoren burura datorkidan lehen adjetiboa “zehatza” da. Poetaz poeta doan ibilbidea baita liburua: Sarrionandia eta Atxagaren etxeetatik hasita azken joeradun poetenetaraino. Alde horretatik begiratuta, lan mardula denik ezin uka: liburuz liburu eginiko azterketa honetan euskal poesiaren mapa osatuxeago ageri zaigu.
Bururatzen zaidan bigarren adjetiboa “ugaria” da. Euskal poesiak, jenero gisa, ugaritasuna erakutsi baitzuen joan deneko hamarkadan: abangoardiako joerak, esperientziadun poesia, ukitu eta erreferentzia sozialak dituena, surrealismoz printzaturikoa…, mundu oso eta zabala, ibilbide ziurrez batzuetan, zalantzati besteetan, nor bere buruaren bila.
Jon Kortazarren metodoa konparatiboa da batez ere. Azterturik Espainia mailan, batez ere, egin den poesia, hango harekin erkatzen du kritikariak Euskal Herrian garaitsuan egin dena Erreferentzia maila, ordea, ez da Espainian amaitzen. Euskal poeten irakurketak, gustuak eta maite-gorrotoak anitzak izanik, euskal poesiako erreferentziak ere anitzak baitira: mundu mailakoak. Horiek ere aipatzen ditu Kortazarrek ezagutzen dituen neurrian.
Azkenik, liburuak dakartzan datuak eta iruzkinak kontuan harturik, oinarrizkoa baino gehiago dela esan behar. Hemendik aurrera, norbaitek hamarkada hori aztertu nahiko badu, Jon Kortazarren hau aipatzeke ezin geratuko da.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez