« Ugalderi omenaldia | Bakartasuna dela-eta »
Abere madarikatuak / Antxon Gomez / Susa, 1997
Bestiarioa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-11-08
Antxon Gomezek piztiez idazten duenean badaki zertaz idazten duen. Gasteiztar hori lanbidez basozain baita, Pagoeta deritzan txoko polit zoragarri horretan. Ezagutzen ez duenari hemendixek aholkua, doala ahal dela paraje hori ikusi eta gozatzera. Ez zaio damutuko. Basozainak liburu bat ekarri digu eskutik eta ez nuke asmatuko zein jenerotakoa den. Narrazioan piztiei buruzko historia tartekatu, gaurregungo datuak ekarri, iruzkinekin nahastu eta horrela ipuina osatu. Hori egin du Antxon Gomezek eta liburua irakurri ondoren, estilo gora-beherak dauden arren, darabilen idazkera gogorregia gertatzen baita batzuetan, irakurgarriaz gain, interesgarria dela esan behar gutxienez. Sei animalia hartu ditu kontakizunerako pertsonaia moduan: otsoa, igaraba, gepardoa, hartza, azkonarra eta itsas-zakurra. Gehiago ere agertzen dira liburuan, batzuk errespeto handiz agertu ere, bere kabuz irabazia baitute horretarako lehia. Saizuriaz ari naiz. Zeruan birundan dabilena, dena zaintzen.
Aipatzen dituen animalia guztiak Euskal Herrian ikusiak izan dira bere garaian. Desagertuta daudela esan nahi dut gehienak, edo desagertu zorian Euskal Herrian ezezik, baita Pirinioetako mendietan eta Kantauriko kostaldean. Eta hartutako bidetik segituz, laster Europa osoan ere bai. Antxon Gomezen tesia, nolabait esateko, honako hau da: aipatzen dituen animaliak, goraipatuak eta mirestuak izan ziren aspaldi, zerikusi zuzena izan zuten euskaldunon bizimoduarekin, haien ohiturei eta festei lotuta zeuden, sinbolo eta ikur eta totem gisa. Baina poliki-poliki, zergatik izan zen ondo ez dakigula, madarikatuak izatera pasa ziren. Prozesu horren kronika, erdi literario erdi historikoa egiten digu idazleak. Baina irakurleak ez pentsa datuak eta datu gehiago ekartzen dituenik liburura. Idazlearen asmoa literatura egitea da, bere ezagutzatik abiaturik.
Alde horretatik, oso ondo tajutuak eta politak iruditu zaizkit liburuko bi ipuin: igarabari eskainitakoa bateko; gepardoari eskainitakoa besteko. Igarabarenak egutegi itxura hartzen du, landa-kaierrarena alegia, biologo baten azterketaren kronika lasaia. Gepardoarenak, ordea, ekialdeko istorio lizun eta majikoa dakarkigu oroimenera, Euskal Herrian mairuak egon zirenekoa eta mairuekin batera, gepardoak eta beste piztia asko. Animaliazale denak ongi pasako du liburua irakurtzen.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera